AURKEZPENA

Unibertsitate Master hau  UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolaren graduondoko eskaintza bat da. Informatika Fakultatean dagoen Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailaren ardurapean antolatzen den master hau bi modutara egin daiteke: era PRESENTZIALean edo era BIRTUALean ('URRUTIKOA'). Era bakoitzari ikasle-talde bana dagokio. Ikerkuntz-zereginetara, batez ere, dago bideratuta, eta UPV/EHUko 'Ingeniaritza Informatikoa' doktorego programan sartzea ahalbideratzen du; baina ez bakarrik ikerkuntzara, lanbiderako zenbait osagai praktiko baditu eta.

 

Masterraren tituluak zientzia eta informazio teknologikoko zenbait ikerketa lerroetan jotzen du, gehienbat EAEko Unibertsitate eta Ikerketa sailordetzak onartzen dien bikaintasun maila duten ikerketa talde en lan lerroetan, horiek baitira masterrari eusten diotenak, batez ere. Gainera, beste zenbait erakundetako (unibertsitatekoak izan ala ez) irakaslek hartzen dute parte, eta zenbait hitzarmen eginak dauzka unibertsitatetik kanpoko erakunderekin (Tecnalia, IK4, GAIA, Ikerbasque, BCAM,  ...).

Aipatutako espezializazioak, Europako Batzordearen European Computing Education and Training-eko informatika-sareak gomendatzen duen lanbide estandar hauei erantzuten dio gai multzo hauen arabera:

- Informatikarako Matematika garatuak (konputazio zientifikoa, kriptografia, etc)
- Sistema adimendunak (adimen artifiziala, data meatzaritza, 'big data', kontrol adimenduna)
- Bistaratzea eta Multimedia sistemak (konputazio grafikoa, eredutzea, animazioa, bistaratzea, errealitate birtuala, irudien sintesia)
- Industriarako informatika (automatika, robotika, ikusmen artifiziala, simulazioa)
- Aplikazio eremuak (bioinformatika, informatika medikoa, finantza merkatuak, garraioa, besteak beste)

Masterrak, gainera, badu egina lanbiderako ibilbide zabal bat, zenbait ikasle ohi ari baitira enpresa teknologikoetan masterrean ikasitako gai eta teknikak erabiltzen.

Masterrak ingeniaritzako beste alorreko graduatuak onartzen ditu (bereziki, telekomunikazio eta industriakoak), baita zientzietako tituludunak ere (bereziki, matematikak eta fisika).