.

IKASGELAK

Masterra Donostian ematen da, Gipuzkoako Campuseko Informatika Fakultateko eraikinean.

Eraikin horretan bada ikasgela bat masterraren irakaskuntzarako, E.7 laborategia. Ikasgela hori ikasgai (presentzial) guztietarako hauetarako erabiltzen da, bi salbuespenkin: 'Errealitate birtuala eta emendatua', Innovae Gelan (E08) ematen dena, eta 'Robotika adimenduna',  Robotika laborategian ematen dena. Badaude ere mintegi eta bilerak egiteko zenbait gelak ere.

Gainera, ikasgai bakoitzak ikasgela birtual (Moodle) bat du, eta bertan jartzen dira ikasgai bakoitzaren baliabideak.

LABORATEGIAK

Masterrak hiru laborategi berezi ditu Informatika Fakultatean ordenagailu bidezko praktikak, errealitate birtualeko eta areagotuko aplikazioak eta robotika finko eta mugikorreko esperimentuak egiteko.

Bada ere Fakultatean ikasleentzako 24 orduz zabalik dagoen gela bat. 

Master Tesi edo Master Amaierako Lana garatzen laguntzeko badago beste laborategi bat (015, wifi gela zena).

Dena den, COVID-19a dela eta, momentuz bi gela hauek ITXITA daude.