.

METODOLOGIA

Masterraren egitura 60 kredituz (ECTS) osatuta dago, 14 ikasgairi dagozkien 42 kreditu, eta Master Tesiari dagozkion 18.

Urte eta erdian zehar (irailaren amaieratik bi urte ondoko otsailaren hasierara) antolatzen dira masterreko ikasgaiak. Ikasgai bakoitza etengabe garatzen da asteetan zehar, eta dagozkion kreditu kopuruaren arabera aldatzen da aste kopurua (3 kredituko ECTS 4 aste; 4.5 kreditukoak 6 aste; 6 kreditukoak 8 aste). Master Tesia ikastaroaren egutegi amaieran garatzen da (azken urteko otsailaren hasieratik urte bereko irailaren amaierara).

Ikasgaiei ikasgela birtual bana dagokie, eta horretan honako hauek azaltzen dira: dagokien ikasketa plana, berariazko materiala (agiriak, bideoak, appletak, bibliografia, web loturak) ariketak (autoebaluazioa eta ebaluazioa) eta parte-hartzaileen arteko komunikazio bideak (ebaluazioak, bideo-konferentziak, txatak, foroak, blogak).

Hainbat ikasketa jarduera mota nagusi bereizten dira:

  • Saio magistralak. Testuak ('*.pdf'), saio grabatuak, autoebaluazioko testekin eta zuzenketa automatizatuarekin,
  • Ordenagailu bidezko ariketak. Ikasle bakoitzaren bilakaera zainduko du irakasleak eta dagozkion zuzenketak eginez, edo autoebaluazioko ariketen bitartez, aurrera egitera bultzatuko du.
  • Ikasgela birtualeko foroa, eta ikaslearen eta irakaslearen arteko komunikazioak (txatak edo bideo-konferentziak). Oso garrantzitsua da ikasleek foroan esku hartzea egitekoak nolabaiteko arrakastarekin burutu ahal izateko eta, beraz, horietan esku hartzen den baloratuko da.

Dagozkion irakasgaien edukien araberakoa da mota banaketa ikastaroetan.

Ikasgai baten aste bakoitzean (aste bat da asteazkenetik asteartera bitartekoa), ikasle bakoitzak nahi duenean esku hartzen du, ez dagoelako linean egoteko ordutegi finkorik. Dagozkion arduradunek zuzendutako eztabaida-gune pribatura sartu ahal izango dira ikastaroko parte-hartzaileek. Bertan, galderak egin edo azalpenak eskatu ahal izango dira, eta gainerako parte-hartzaile, ikasle eta irakasleekin elkarreragin ahal izango da. Irakasleekin modu pribatuan gainerako ikasleei ez dagozkien gaien inguruan komunikatzeko aukera era izango da.

Oro har, astean gutxienez hamabost bat ordu eskaini beharko zaizkio. Aste bakoitzaren hasieran, irakasleek ikastaroaren gaiak garatzeko beharrezkoa den materiala jarriko dute eskuragarri ikasleentzat, eta baita aurreko asteko ariketen erantzunak ere. Ikasleak material hori landu, proposatutako ariketak egin, eta aste bakoitzaren amaieran eskatutako ebaluazio ariketak bidaltzea espero da.

Irakasleek ere foroan esku hartuko dute, ikasleen banakako jarraipena egingo dute, ebaluazio ariketak zuzenduko dituzte, eta dagozkion banakako iruzkinak egingo dituzte ikasle guztiak ikastaroaren amaierara arrakastaz hel daitezen.

Masterraren berariazkotasuna dela-eta, irakasgai ezberdinen artean dauden sinergiak baliatu eta arazoei ikuspegi edo gai ezberdinetatik ekitea bultzatzen da.

Hala, masterraren helburu ikertzaileak ikasleek masterraren euskarri diren ikerketa taldeetan esku hartzea ahalbidetzen du, hala ikerketa aurreratuko prestakuntzan, nola ikerketa jardueraren hedapenean.

Ikaslearen ikerketa arloko prestakuntza Master Tesiarekin osatzen da, azken hori ikerketa talde batekin, nahiz kanpoko ikerketa erakunderen batean (teknologia zentroak eta hitzartutako enpresak) egiten delarik. Masterra ateratzeak doktoregoa egitera ez derrigortu arren, ikasketen izaera ikertzaileak Master Tesia geroko doktorego tesi baten aurreko edo horren sarrera gisa planteatzea ahalbidetzen du .

EBALUAZIOA

Ebaluazio prozesua ez da berbera irakasgai guztietan, eta malgutasun akademiko baten barruan, irakasgaien arduradunei beren irizpidearen arabera ebaluatzea uzten zaie.

Oro har, ebaluazio sistema jarraitua da. Gai edo ikasgai bakoitzaren astearte bakoitzean, horren arduradunek eskatutako ariketak edo lanak bidali beharko dira. Helburua da egunerokotasunean masterrari eskainitako azturak bereganatzea, ikasleak ikastaroen amaierara ondo heltzerik izan dezan. Izan ere, ohitura horiek ikastaroa jarraitzera eta horrekin etengabeko harremana izatea lagunduko diote ikasleari.

Balorazioa, oro har, honela egiten da:

  • Urrutiko ebaluazio probak:             %75 - %85    
  • Foroetan esku-hartzea:                  %25 - %15