IZENA EMAN ETA ONARPENA

Izena eman eta matrikula gauzatzea  'online' bidez egiten da. Hauexek dira matrikulatu arteko urratsak.

1.

Eskatutako titulazioa.

Izena online eman. 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 24ra bitartean.

Beti ere UPV/EHUk jarritako epeen barruan, bestela, plazarik balego, eskuz.

Izena eskuz emateko jarri harremanetan idazkari administratiboarekin:

oihana.imaz@ehu.eus, (+34) (9) 43 018564

Gradu, lizentziatu, arkitekto, ingeniari, diplomatu, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren azken maila egiten ari diren ikasleek izena eman ahalko dute, baina onartuak izateko ikasketak gainditu beharko dituzte. Horretarako izena eman nahi dutenek masterreko idazkaritzara joan beharko dute.

Ikasle guztiek aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • NANaren fotokopia, egoitza txartela, nortasun zedula edo pasaportea.
  • Ikaslearen ziurtagiri akademiko ofizialaren fotokopia, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak adierazita. Gainera, batez besteko notaren baliokidea bidali behar da.
  • Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.
  • Bestelako merezimenduak (lan-curriculuma, gomendiozko gutuna, masterrean parte hartzeko motibazio eta onura (etorkizunerako aukerak, berezko ekarpenak, eta abar)).
  • Aukeratutako modalitatea:  PRESENTZIALA ala BIRTUALA  (jeitsi inprimakia (doc, odt, pdf))

Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, lehenago aipatutakoaz gainera, emandako agiriak legeztatu egin beharko dira matrikula egiteko garaian, baina ez da derrigorrezkoa izena ematerakoan.

Arazorik izanez gero, masterreko idazkaritzarekin jarri harremanetan :

oihana.imaz@ehu.eus,  (+34) (9)43 018564

2.

Master bakoitzeko Batzorde Akademikoak edo, hala badagokio, Graduondoko Batzordeak, eskainitako plazen arabera:

  • Era PRESENTZIALA: 25
  • Era BIRTUALA:          15

izen emateak ebaluatuko ditu:

  • Akademi-espedientea - Notak hartuko dira kontuan: % 40
  • Curriculuma - Masterraren tituluari nola egokitzen zaion ebaluatuko da : % 40
  • Besterik - Masterrean parte hartu nahi izateko motibazioa, ikasleari ekarriko dion onura, eta abar: % 20

eta izena eman duen ikasle bakoitzari onartua izan den ala ez jakinaraziko dio (edo itxaron zerrendan dagoen) ekainaren 21a baino lehen mezu elektroniko baten bitartez. Izena emateko prozesua zertan den jakin nahi izanez gero hemen sakatu.

3.

Ikaslea onartua izan bada, ofizialki jasoko du horren berri GAUR aplikazioaren bidez, eta GAURen bitartez berretsi beharko du ekainaren 24a eta 28a bitartean, edo bestela idatziz oihana.imaz@ehu.eus masterreko idazkari administratiboari bidalitako mezu elektroniko baten bitartez, onartua izan den titulazioa egin nahi duela. Horrela ikasle-plaza bat erreserbatu ahal izango da.

4.

Kasu horretan, titulazioa egin nahi dutela berresten duten era presentzialeko ikasle onartuek matrikula egiteko prozesua hasiko dute uztailaren 1a eta irailaren 30a bitartean, unibertsitateak agintzen duena betez (era birtualekoek ez dute aurrematrikula egin beharrik). Horretarako, ikasle onartuak masterreko arduradunari idatzi behar dio (yosu.yurramendi@ehu.eus) eta adieraziko dio zein diren hautatutako ikasgaiak eta izan ditzazkeen zalantzak (prestakuntza plana, doc, pdf).  Akademi-Batzordeak tutore bat esleituko dio, ikaslearen ikasketarako prestakuntza plana definitu eta jarraipena egin dezan. Aurrematrikula egiteko, beharrezkoa izango da jatorrizko dokumentazioa eta fotokopia aurkeztea biak erkatzeko, edo, bestela, fotokopia konpultsatuak. Tutorea ez da izango ezinbestean master-tesiaren (master bukaerako lana, MBL) zuzendaria; beste bat izan daiteke aukeratutako gaiaren arabera.

5.

Behin ikaslearen ikasketa plana finkatu eta gero, prestakuntza plana oihana.imaz@ehu.eus idazkari administratiboari bidali, eta  matrikula egingo da, ofizialki ipinitako prezio eta prozeduren arabera. 60 kredituko lehenengo matrikulak 2000€ inguru balio du. Bi zatitan ordaintzerik badago.

Masterraren gaiekin izandako akademi-jardunengatiko kredituak aitortuak izan daitezke.

Ezgaitasunen bat duen ikasleentzat bada zerbitzu bat.

19/20ko matrikula egiteko epea 2019eko uztailaren 15ean zabalduko da.