Master Amaierako Lanak

Zer da Master Amaierako Lana?

Master Amaierako Lanaren (MAL) xedea, Masterrean zehar egin diren ikasgai ezberdinekin bereganatutako gaitasunen aplikazioa erakustea. Hori dela eta, MAL delakoak Sistema Adimentsuen edo Konputazio Ingeniaritzaren teknikak erabili beharko ditu, halabeharrez.  Izaera teorikoa edo praktikoagoa izan dezake, baina betiere teknika horien ingurukoa. Lan-kargari dagokionez, 18 ECTS direnez, 450 ordu inguruko lana izango da.

MAL masterrean esku hartzen duen ikerketa talderen batean, edo kanpoko ikerketa erakunde batean (beste unibertsitate sail batzuetan, teknologia zentroak eta lankidetza hitzarmena sinatuta duten edo sina dezaketen enpresetan) egingo da. 

Zuzendaritza

MAL guztiei, gutxienez ere, masterreko ikerketa talderen bateko edo masterreko beste sail laguntzaileren bateko zuzendari doktore bana esleituko zaie. MAL teknologia zentro edo hitzartutako enpresaren batean garatzen bada, bertako zuzendarikidea ere esleituko da. Gehienez, bi zuzendari egon daitezke.

Ikaslearen eta zuzendariaren, eta hala badagokio, tutorearen arteko komunikazioa jarraitua izan beharko du. Orokorrean, zuzeneko elkarrizketen, posta elektronikoaren, txaten eta bideo-konferentzien bidez.

Parte-hartzaileek arreta berezia eskaini beharko diote MALaren alderdi honi, arrakastaz eskuratzeko gainditu beharreko zailtasun nagusia baita.

Txostena

MALari buruzko txosten idatzia prozedura nagusia da. Eskuarki, banakoa da, eta proposatutako gaiaren inguruko berrikuspen bibliografikoa, edo artikuluen aipamena, edo gaiaren arloaren egiteko zehatza burutzen duten algoritmoen zehaztapena izan ahal da.

Dokumentua PDF bat izan behar da, baina ez dago formatu zehatz bat. Dokumentuaren azala sortzeko behan txantiloi bat dago. Txantiloi hori erabiltzea ez da derrigorra, baina bai azalan bertan dagoen informazioa gehitzea.

Ez dago memoriarako derrigorrezko egiturarik. Lagungarri gisa, atal hauek sartzea komenigarria da (lanaren arabera alda daiteke):

  • Azala 
  • Laburpena (gehienez orri batekoa)
  • Hitz-gakoak
  • Aurkibidea
  • Sarrera
  • Helburuak
  • Metodologia
  • Garapena
  • Aplikazioa
  • Ondorioak
  • Bibliografia
  • Eranskinak

Ebaluazioa

Presentziazko (posible bada, bestela EHUko BBC sistema erabiliz) ekitaldi batean egingo da MALaren ebaluazioa, saio publikoan, eta epaimahai baten aurrean gaia aurkeztu beharko da. Ondoren, aurkeztutako lanaren kalitate tekniko eta zientifikoa ebaluatu ahal izateko egoki irizten dituzten galderak egiten dituzte epaimahaikideek. Idatzizko txostenaren kalitatea, aurkezpena eta emaitzak baloratuko dira.

Epaimahaia

UPV/EHUren Unibertsitate Masterren kudeaketa araudiak ezartzen du defentsa publikoa MALen epaimahai baten aurrean egin behar dela.

Gutxienez ere hiru doktorek osatuko dute Epaimahaia, eta bi behintzat masterraren programakoak izango dira. Kideetako bat zuzendaria izan liteke.

Oharra: Modalitate birtualerako garrantzitsua da ikaslea identifikatzea. Ikasketa Batzordeak, MAL aren zuzendaritzak eta Epaimahaiak, ikaslearen identitatea bermatzeko, eta horren lekuan inor ez aritzea galarazteko, beharrezko neurri egokiak hartuko dituzte.

Master Amaierako Lanen kudeaketa

Master Amaierako Lanak GAUR aplikazioaren bidez kudeatzen dira, bai eskaintza eta baita defentsarako prozedura ere.

Proiektuaren aukeraketa

Master Amaierako Lana matrikulatuta izanaez gero, GAUR aplizazioan sartuta, Gradu eta Master Amaierako Lanak atalean eskaintzen diren proiektuak kontsultatu daitezke. Beratan, proiektu bakoitzaren informazioa topa daiteke, lana eskaini duenaren kontaktu informazioa barne.  Proiektu baten informazio gehiago nahi izanez gero, eskaintzan agertzen den kontaktuarekin harremanetan jarri behar da.

Proiektu bat aukeratzeko, matrikulazioan esleitutako tutorearekin hitz egitea komenigarria da, laguntza jasotzeko eta formalizazio-prozedura nolakoa den jakiteko. 

Posible da eskainita ez dagoen proiektu bat garatzea, tutore edo enpresa batekin adostuta. Kasu horretan, masterreko arduradunari esan behar zaio, proiektua GAUR aplikazioan sartzeko.

Master Amaierako Lanaren defentsa

Behin proiektua GAUR aplikazioan esleituta, defentsarako prozedura hau da:

  1. Ikasleak proiektuaren defentsa eskatu behar du, GAUR aplikazioaren bidez. Eskaera egiteko tutoreekin komentatu behar da, jakiteko lana defendatzeko moduan dagoenetz. Defentsa eskatzerakoan deialdia eta hizkuntza aukeratu behar da. Hizkuntza defentsarena izango da. Defentsa euskaraz edo gazteleraz bada, memoria ingelesez egon daiteke. Defentsa ingelesez izateko, memoria ere ingelesez izan behar da
  2. Zuzendariek (EHUkoak), defentsari oniritzia eman behar diote, GAUR aplikazioaren bidez. Horretarako dokumentu bat igo behar da (txantiloiak behan) non epaimahaiaren osaketa zehazten den. Gogoratu epaimahiakide guztiak doktoreak izan behar direla eta, gutxienez bi, Informatika Fakultatekoak. Ebaluazio-txostenik ez dagoenez, zuzendari bat (eta bakarrik bat) epaimahaikidea izan behar da
  3. Zuzendariek masterreko arduradunari defentsaren eguna, ordua eta tokia komunikatu, gutxienez defentsaren eguna baino bi aste lehenago. Kontutan izan COVID-19a dela eta, defentsa presentziala bada ere, saioa publikoa dela bermatzeko BBC sistema erabili behar dela. Beraz, tokia zehazterakoan, gela eta BBCko esteka zehaztu behar da (edo esteka bakarrik, presentziala ez bada)
  4. Ikasleak memoria ADDIra igo behar du. Memoria igotzeko esteka bat jasoko du posta elektronikoaren bidez. Memoria igotzerakoan, dokumentua argitaratzeko baimena eta baldintzak ere igo behar dira. Behan baimena emateko txantiloia dago.
  5. Epaimahaiko idazkariak defentsarako akta prestatutko du. Akta txantiloiak behan daude.
  6. Epaimahaiko idazkariak masterreko idazkariari (oihana.imaz@ehu.eus) akta kalifikatuta eta sinatuta bidaliko dio

 

 

Informazio gehigarria