MASTER-TESIA ZER DEN

Master Amaierako Lana (MAL) edo Master Tesia ikastaroaren gairik garrantzitsuena da, hala dagozkion kredituengatik (18/60,  guztizkoaren  ia heren bat), nola bere edukiagatik.

MAL proiektu originala da eta, salbuespenak salbuespen, banakakoa. Oro har, ikertzeko helburua izango du, baina baita praktika profesionalaren ukitu bat ere. Gutxienez ere Masterreko irakasle batek zuzenduko du. Masterrekoa ez den zuzendarikidea egon ahal da eta, batez ere, MAL kanpoko zentro batean egiten bada.

Xedea

Masterrean zehar egin diren ikasgai ezberdinekin bereganatutako gaitasunen aplikazioa erakustea.

Edukia

MAL delakoak Sistema Adimentsuen edo Konputazio Ingeniaritzaren teknikak erabili beharko ditu, halabeharrez.  Izaera teorikoa edo praktikoagoa izan dezake, baina betiere teknika horien ingurukoa.

Masterra lortzeak doktoregoa egitera ez derrigortu arren, ikasketen  izaera ikertzaileak MAL geroko doktorego-tesi baten aurreko edo horren sarrera gisa planteatzea ahalbidetzen du. Hala ere, esan bezala, jorratutako gaiaren litekeen alderdi praktiko profesionala aurreikusita dago.

MAL masterrean esku hartzen duen ikerketa talderen batean, edo kanpoko ikerketa erakunde batean (beste unibertsitate sail batzuetan, teknologia zentroak eta lankidetza hitzarmena sinatuta duten edo sina dezaketen enpresetan) egingo da. Ikus MAL-en eskaintza.

Ikasleak MALaren gaia proposatu ahal izango du. Ikasketa Batzordeak proposatutako gaiaren inguruko ezagutzak dituen zuzendaria esleituko dio.
Ikasleak masterrean esku hartzen duen ikerketa talderen batek edo hitzarmena duen kanpoko erakunderen batek proposatutako gaia aukeratu ahal izango du.

Zuzendaritza

MAL guztiei, gutxienez ere, masterreko ikerketa talderen bateko edo masterreko beste sail laguntzaileren bateko zuzendari doktore bana esleituko zaie.

MAL teknologia zentro edo hitzartutako enpresaren batean garatzen bada, bertako zuzendarikidea ere esleituko da.

Harremanak

Ikaslearen eta zuzendariaren, eta hala badagokio, tutorearen arteko komunikazioa jarraitua izan beharko du. Orokorrean, zuzeneko elkarrizketen (baliteke modalitate birtualean bideragarria ez izatea), posta elektronikoaren, txaten eta bideo-konferentzien bidez.

Parte-hartzaileek arreta berezia eskaini beharko diote MALaren alderdi honi, arrakastaz eskuratzeko gainditu beharreko zailtasun nagusia baita.

Txostena

MALari buruzko txosten idatzia prozedura nagusia da. Eskuarki, banakoa da, eta proposatutako gaiaren inguruko berrikuspen bibliografikoa, edo artikuluen aipamena, edo gaiaren arloaren egiteko zehatza burutzen duten algoritmoen zehaztapena izan ahal da.

Txostena euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzi ahal izango da.

Ebaluazioa

Presentziazko ekitaldi batean egingo da MALaren ebaluazioa, saio publikoan, eta epaimahai baten aurrean gaia aurkeztu beharko da. Ondoren, aurkeztutako lanaren kalitate tekniko eta zientifikoa ebaluatu ahal izateko egoki irizten dituzten galderak egiten dituzte epaimahaikideek.

Idatzizko txostenaren kalitatea, aurkezpena eta emaitzak baloratuko dira.

Modalitate birtualean, oro har, bideo-konferentzia egin beharko da. Ikaslearen baldintzek ahalbidetuko balute, presentziazkoa izan liteke.

Epaimahaia

UPV/EHUren Unibertsitate Masterren kudeaketa araudiak ezartzen du defentsa publikoa MALen epaimahai baten aurrean egin behar dela.

Gutxienez ere hiru doktorek osatuko dute Epaimahaia, eta bi behintzat masterraren programakoak izango dira. Kideetako bat zuzendaria izan liteke.

Oharra: Modalitate birtualerako garrantzitsua da ikaslea identifikatzea. Ikasketa Batzordeak, MAL aren zuzendaritzak eta Epaimahaiak, ikaslearen identitatea bermatzeko, eta horren lekuan inor ez aritzea galarazteko, beharrezko neurri egokiak hartuko dituzte.