MASTER-TESIA AURKEZTEKO PROZEDURA

  • Arautegia
  • Master-Tesia defendatzeko epea irailaren 30ean bukatzen da (egindako matrikularen epea amaitzen da).
  • Master-Tesiaren memoriaren formatoa pdf-a izango da. Ez dago Master-Tesiaren memoriarako derrigorrezko egiturarik. Lagungarri gisa halakoxe bat:
             Azala (azalerako txantiloi erakusgarri bat; ez da derrigorrezkoa, baina kontuan hartu jarritako informazioa). 
                   Laburpena (gehienez orri batekoa)
                   Hitz-gakoak
                   Aurkibidea
                   Sarrera
                   Helburuak
                   Metodologia
                   Garapena
                   Aplikazioa
                   Ondorioak
                   Bibliografia
                   Eranskinak
  • Master-tesia zein hizkuntzatan egin eta defendatu nahi duten zehaztuko du ikasleak, gero espediente akademikoan horrela ager dadin.
  • Zuzendariak doktorea izan behar du eta zuzendarigaien zerrendan egon beharko du. Izan daitezke ere, gehienez bi zuzendari. Bigarrena, izatekotan, zuzendarikide izango da eta ez da derrigorrez doktorea izan behar, ezta aipatutako zerrendan egon behar ere.
  • Zuzendariaren eginbeharra da Batzorde Akademikoari epaimahaia proposatzea.
  • Epaimahaikideak 3 izango dira, tartean zuzendaria izan daitekeelarik. Zuzendari bat baino gehiago izatekotan, horietako bakar bat gehienez.
  • Kontuan hartuta epaimahaikideek bi aste gutxi gorabehera beharko dutela memoria aztertzeko, aurkezte eguna baino bi aste lehenago bukatu beharko da memoria eta zuzendariaren onespena lortu.
  • Memoriaren kopia bat masterraren arduradunari bidali beharko zaio (yosu.yurramendi@ehu.eus).
  • Defentsa publikoa izan dadin KZAA saileko idazkari administratiboari (elena.bidondo@ehu.eus) bidaliko zaio beharrezko fitxa  (zuzendari akademikoak ere egin dezake gelaren erreserba), gutxienez lau egun aurretik.
  • Epaimahaiko idazkariak ebaluazioaren akta eskatuko dio masterreko idazkari administratiboari (oihana.imaz@ehu.eus) aurreko fitxa bidaliz. Akta norbanakakoa da.
  • Epaimahaiak 'ohorezko matrikula' proposa diezaioke Akademi-Batzordeari (20 ikasletik bat bakarrik eman liteke). Kasu horretan bi akta sinatzea komeni da, bat 10ekoa rekin eta bestea, badaezpada ere ohorezko matrikularekin. Honela, erraztuko egingo dira bide burokratikoak.
  • Memoria publikoa izatea nahi bada, geroko ikasleen, ikertzaileen eta unibertsitatetik kanpoko edonoren eskura egon dadin, UPV/EHUk badu biltegi berezi batHorretarako baimena eman behar da (agiri hau bete eta masterraren arduradunari bidali).  Akademi-Batzordeak memoria argitaratzea hobesten du. 
  • Behin defentsa egina eta ebaluatua izanez gero, akta sinatu eta idazkaritza administratiboari eman behar dio epaimahaiko idazkariak.  Hemendik aurrera, ebaluazioa positiboa eta ikasgai guztiak gaindituak izanez gero, masterreko titulua eskatzerik badago .