Berriak

Kontratu txikien araubide berria

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/01

2018ko martxoaren 9tik aurrera, kontratu txikiak honako hauek izango dira: 40.000 eurotatik beherako obra kontratuak (BEZ gabe) eta 15.000 eurotatik beherako hornidura eta zerbitzu kontratuak (BEZ gabe).

Kontratu hauek ezin dira izan urtebetetik gorakoak eta ezin daitezke luzatu. Beraz, tramitatzekotan, tramitatuko dira baldin eta premia puntual, noizbehinkako eta zehatzak, zeharo definitutakoak eta larriak bete behar badira. Ezin da kontratu txikirik erabili, aurreikus daitezkeen aldizkako premiak betetzeko.

Hona, kontratuok behar dituzten baldintzak:

  1. Kontratazio organoaren txostena, kontratuaren beharra arrazoituz.
  2. Justifikatu beharko da kontratuaren helburua ez dela bestelakotu, kontrataziorako arau orokorrak aplika ez dakizkion, eta kontratistak ez duela beste kontratu txikirik sinatu, aipatutako zenbatekoak banaka edo guztira gaindituko duenik. Kontratazio organoak egiaztatu behar du arau hori bete egiten dela.
  3. Gastua onartu eta legokiokeen faktura ere gehitu.
  4. Kontratu txikien inguruko informazioa, gutxien dela, hiruhilekoan behin argitaratu beharko da. Kontratu mota honetarako argitaratu beharko den informazioak jasoko du, gutxienez, kontratuaren helburua, iraupena, adjudikazio zenbatekoa, balio erantsiaren zerga barne dela, eta esleipendunaren identitatea, kontratuak esleipendunaren identitatearen arabera ordenaturik.

Aurreko pasarteak aipatutako argitalpenetik salbuetsita egongo dira bost mila eurotatik beherako balioa luketen kontratuak, beti ere kutxa finkoko aurrerapena edo ordainketa txikiak egiteko antzeko sistema erabilita ordaintzen badira.