Berriak

Argibideak

Argibideak, 1/2019 instrukzioko I. eranskinari buruzkoak

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/04

ARGIBIDEAK, 2019ko MAIATZAREN 30eko 1/2019 INSTRUKZIOKO I. ERANSKINARI BURUZKOAK. INSTRUKZIOA UPV/EHUko GERENTEAK ETA IKERKETAREN ARLOKO ERREKTOREORDEAK ELKARREKIN EMAN ZUTEN UPV/EHUk KONTRATU TXIKIAK KUDEATZEKO ERARI JARRIBIDEAK EMATEKO.

2019ko maiatzaren 30eko 1/2019 Instrukzioaren 1. atalen EZARPEN EREMUA zehazten zen eta 4. puntuan instrukzioaren ezarpen eremutik kanpo uzten ziren I. eranskinean zerrendatutako gastuak.

I. Eranskin horretan, bada, honakoak zerrendatzen ziren: “Kongresuetako, jardunaldietako, mintegietako eta antzeko jardueretako izen emateak, ordainketak zuzenean antolatzaileei egiten zaizkienean. Ez dira salbuespen honetan sartuta egongo bitartekariak (bidaia agentziak edo antzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresak) tartean direla ordaindutako izen emateak”.

Paragrafo horretan ulertu behar da ordainketa zuzenean egiten zaiola jardueraren antolatzaileari bai jarduera eskaintzen duen pertsona publiko edo pribatuari zuzenean ordaintzen zaionean (pertsona hori izanik gastuaren hartzailea), bai ordainketa hartzeko aukeratu eta izendatzen pertsona bati egiten zaioenean ordainketa.

Kontratu txikirako espedientea izapidetuko da biltzar, jardunaldi, mintegi edo antzeko jardueraren antolatzailea UPV/EHU bera denean hirugarren baten bidez ‑salbuespena dira pertsona fisikoek egindako irakaskuntza jarduerak (I. eranskinean jasotakoak)‑, betiere, SPKLko 118. artikuluan zehaztutakoa betetzen badute (kontratu txikietarako kontratazio espedienteak) eta SPKLn zehaztutako esleipen prozeduraren bat aukeratu ez bada, edo kontratua enpresa esleipendun batek egiten badu esparru hitzarmen batean oinarritutako kontratu baten bidez.