Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan

Aurkezpena

Hizkuntzak -jatorrizkoak zein ez- ikasteko ikerkuntza, gaur egun, berebiziko garrantzia duen arloa da, giza eta gizarte zientzien arloaren barruan. Hastapenetik, hizkuntzen irakaskuntzaren alderdi pedagogikoei oso loturiko lan deskribatzaileak egiten zirelarik, interesa piztu da orain ikaslearen hizkuntza analisiarengatik (tarteko hizkuntza) ezaugarri berezkoak dituen sistema izanik. Egun, hizkuntzen eskurapenaz arduratutako ikertzaileek perspektiba anitzak hartzen dituzte tarteko hizkuntza aztertzeko, baina perspektiba guztiak oro ahalegintzen dira hizkuntza horren portaera deskribatzen eta azaltzen, hizkuntza eskuratzeko baliatzen ditugun prozesu eta mekanismo kognitiboen inguruan daukagun jakintza handitzeko asmoz.

Unibertsitate master hau komunitate eleanitz baten baitan sortu da, inguruan dugun hizkuntza aniztasunaren fenomenoarekiko erantzun gisa, gizarteak hizkuntzak ikasi eta horretarako gaitasunaren inguruan agertzen duen lehentasunezko eskariari erantzun nahiaz. Ikerkuntza programa akademikoa osatzen duten gai ezberdinetan sustatzeaz aparte, master honek euskal gizarteak metatutako esperientzia jaso gura du, hezkuntza elebidun eta eleaniztunaren inguruko kalitatezko ikerkuntza erdiestearren.

Bada programa hau egiteko aukerarik arduraldi osoaren edo arduraldi partzialaren bitartez. Bigarren kasu horretan, beharrezko gutxieneko kredituak 30 ECTS dira matrikulako eta kurtsoko.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa