Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan

Ikasgelak eta lan-eremuak

UPV/EHUren lan eremuek hainbat motatako ikasgelak dituzte, metodologietara eta irakaskuntza-ikaskuntza estiloetara egokitzen direnak. Lizentziaturan eta Hirugarren Zikloko ikasketetan erabili ohi diren ikasgelez gainera, masterraren programan parte hartzen duten sailei dagokien fakultateko Gradu Aretoa eta Areto Nagusia ere erabil daitezke. Bai ikasgelak bai Gradu Aretoa eta Areto Nagusia duela gutxi berritu dira, eta irakaskuntza teknika modernoenez hornituta daude.

Areto Nagusia

http://www.letrak.ehu.es/p245-content/es/contenidos/informacion/fgh_instalaciones_servicios/es_magna/aula_magna_filologia.html

Gradu Aretoa

http://www.letrak.ehu.es/p245-content/es/contenidos/informacion/fgh_instalaciones_servicios/es_grados/salon_grados_filologia.html

Laborategiak, tailerrak eta esperimentazio-eremuak

Letren Fakultateak ikerketa laborategi modernoak ditu, fonetikaren, psikolinguistikaren, neurolinguistikaren eta itzulpengintzaren arloetan ikertzeko. Multimedia, Fonetika eta Hizkuntzen laborategien bidez, hizkuntz ikastunen ahozko diskurtsoaren hainbat alderdi azter daitezke. Gainera, Arabako campusean, 2002az geroztik martxan dagoen Psikolinguistika Laborategia erabil daiteke, Letren Fakultatearen eraikinaren albo batean kokatua. Laborategi honetan, lan esperimentala diseinatzen da ikastun elebidun eta eleanitzek garatzen duten sarbide lexiko eta morfosintaktikoari buruz. Bestetik, Ikus-entzunezko Materialak Prestatzeko Laborategia ere erabil daiteke, ikerketa lanei lotutako jardueretarako, oso erabilgarria masterreko ikasleentzat.

Multimedia Laborategia:

http://www.letrak.ehu.es/p245-content/es/contenidos/informacion/fgh_instalaciones_servicios/es_lab_mult/laboratorio_multimedia_docencia.html

Fonetika Laborategia:

http://www.letrak.ehu.es/p245-content/es/contenidos/informacion/fgh_instalaciones_servicios/es_lab_fone/laboratorio_fonetica_filologia.html

Liburutegia

UPV/EHUko liburutegiak datu base informatizatuak ditu, ikertzaileek beren ordenagailuen bidez kontsulta ditzaketenak. Liburutegia harpidetuta dagoen hizkuntzalaritza teoriko eta aplikatuko paperezko aldizkari zientifiko gehienek bertsio elektronikoa dute, eta horrek erraztu egiten du masterreko ikasleen lana.

Teknologia berriak

Masterraren programan erabiltzen diren ikasgela guztiek Internetera konektatutako ordenagailua, pantaila eta proiektagailua dituzte. Beraz, irakaskuntza metodologian erabili beharreko teknologia berriak ez dira arazo masterreko jarduerak egoki garatzeko, eta ikasle guztiek UPV/EHUren posta elektronikoko beren kontua dute.