Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan

Metodologia

Ikasleak programa akademikoko gaiei buruz dakiena garatuko du, oinarrizko kontzeptuak aurkeztu eta azalduko diren saioen bitartez, hainbat metodologia erabilita: eskola magistralak, ikasgelako praktikak, estatistika praktikak, mintegiak, ahozko aurkezpenak eta txostenen elaborazioa, besteak beste. Ikasleak gaitasunak eskuratuko ditu esperimentuen diseinuan, datuen analisian eta kodeketan, eta lan esperimentalaren emaitzak interpretatzen lagunduko duten estatistikako programen erabileran. Gainera, programa akademikoaren arlo bakoitzean erabiltzen diren ikerketa tresna nagusien erabileren trebatuko dira.

Ebaluazioa

Programa akademikoaren gai bakoitzean, ikaslearen ebaluazioa hainbat modutan egingo da, irakasleen irizpidearen arabera. Besteak beste, prozedura hauek erabiliko dira: asteko zereginak, ahozko aurkezpenak, nahitaez irakurri beharreko lanei buruzko iruzkinak, kontrol idatziak eskola magistraletan azaldutako alderdiei buruzko galderekin, eta ikerlan laburrak.

Masterraren programa osatzeko, ikerketa lan bat egin eta defendatu beharko da (Master Amaierako Lana), irakasle baten zuzendaritzapean.