Udako ikastaroa: “Hauteskunde-sistemak XXI. mendean”.
Lehenengo argitaratze data: 2019/06/18
Eusko Legebiltzarrak jardunaldi bat antolatu du, EHUrekin elkarlanean, Donostiako Miramar jauregian egiten diren udako ikastaroetan.
Jardunaldi hori uztailaren 8an eta 9an egingo da eta izenburu hau du: “Hauteskunde-sistemak XXI. mendean”.
Ikastaroaren helburuen artean daude hauteskunde-sistemen eta haiek erreformatzeko eta birdiseinatzeko aukeren azterketa egitea, gogoeta teoriko eta esperientzia historikoak eskaintzea ikasleei, baita ordezkaritzaren ingeniaritza politikoarekin lotutako gaiak ere eta, azkenik, egungo planteamenduen azterketa konparatua egitea planteamendu bakoitzak Estatuaren bizitza politikoari nola eragiten dion zehazteko.