2021/22 Nolakoa izango da

2021/22 Nolakoa izango da

Hurrengo ikasturterako plangintza zehazterakoan, pandemiaren bilakaerak markatzen dizkigun berriak kontuan hartu behar izan ditugu. Hori dela eta, aurreko ikasturtean bezala, 2021/2022erako ere prebentzio-neurri batzuk hartu beharko ditugu. Helburua, COVID-19 gaixotasunaren kutsatzeak eragoztea izango da, osasun publikoaren ardurak dituzten erakundeen gomendioak jarraituta (aforoak eta pertsona-arteko distantziak errespetatuz, musukoa erabiliz, garbitasuna zainduz, e.a.).

LAN HARREMAN ETA GIZA BALIABIDEETAKO GRADUA

Ikasturte berriaren aurrean eduki ditzakezuen zalantzak argitu nahian, azalpen batzuk prestatu ditugu. Horien helburua da zuek jakitea nolakoak izango diren zuen lehenengo lauhilekoaren klaseak.
 

►OINARRIZKO HIZTEGIA:

Ispilu gelak: ikasgai batean ispilu gela dagoenean, ikasle guztiok etorriko zarete Fakultatera; hala ere, zuen ikasgelan guztiontzako tokirik ez badago, kanpoan gelditutakook ispilu gelara joango zarete, eta hortik jarraituko dituzue klaseak (zuen ordenagailu pertsonalak eta aurikularrak erabilita)

Ikasgai bimodala: ikasgai batean irakaskuntza bimodala ezartzen denean, ikasleen erdiak klaseak etxetik jarraituko dituzue eta beste erdia ikasgelan egongo da. Aste batean ikasgelara etorriko zarete NAN zenbaki bikoitia duzuen ikasleok eta hurrengoan NAN zenbaki bakoitia duzuenok.

Ikasgai telepresentzialak: irakasgai bat telepresentziala izango da baldin eta klase guztiak on-line ematen badira eta ikasleok ez bazarete Fakultatera etorri behar

Ikasgai presentzialak: irakasgai horien kasuan klaseak normaltasunez emango dira, ikasgelan ikasle guztiontzat.

 

►Honela antolatu ditugu 2021/22 ikasturteko klaseak, mailaz maila:

GRADUA

LEHENGO MAILA

  • ikasgai batzuk telepresentzialak izango dira (ordutegian begiratu)
  • gainontzeko ikasgai guztiak presentzialak izango dira, baina ispilu gela egongo da (2.7 ikasgela gaztelerazko ikasleentzat eta mintegi txikia euskarazkoentzat) 
  • ikasle gehiegi egotekotan, gelan sartzen ez zaretenok ispilu gelara joan beharko zarete. Irakaslea arduratuko da ikasleen artean txandak egiteaz eta dena antolatzeaz.
  • beraz, lehenengo mailako ikasleok egunero joango zarete Fakultatera

BIGARREN MAILA

  • ikasgai batzuk telepresentzialak izango dira (ordutegian begiratu)
  • gainontzeko ikasgai guztiak bimodalak izango dira
  • beraz, Fakultatera txandaka joango zarete: lehenengo astean NAN zenbaki bikoitia duzuen ikasleok; bigarren astean NAN zenbaki bakoitia duzuen ikasleok; hirugarren astean NAN zenbaki bikoitia duzuen ikasleok; eta abar.
  • Fakultatera joatea ez badagokizue, klaseak etxetik jarraitu beharko dituzue 

HIRUGARREN MAILA

  • ikasgai guztiak presentzialak izango dira, baina ispilu gela egongo da (Dolores Ibarruri Gradu Aretoa gaztelerazko ikasleentzat eta Clara Zetkin mintegia euskarazkoentzat)
  • ikasle gehiegi egotekotan, gelan sartzen ez zaretenok ispilu gelara joan beharko zarete. Irakaslea arduratuko da ikasleen artean txandak egiteaz eta dena antolatzeaz.
  • beraz, hirugarren mailako ikasleok egunero  joango zarete Fakultatera

 LAUGARREN MAILA

  • laugarren mailan normaltasuna edukiko dugu, salbu eta ikasgai telepresentzial bat (ordutegian begiratu)
  • gainontzeko ikasgai guztiak presentzialak izango dira eta ez da egongo bimodalitaterik edo ispilu gelarik
GRADU BIKOITZA
  • Gradu Bikoitzak berezitasun bat dauka: bigarren mailan, Graduaren lehenengo eta bigarren mailetako ikasgaiak nahasten direla
  • Beraz, egun berean, ikasleok lehenengo eta bigarren mailako ikasgaiak eduki ditzakezue (lehenengo mailakoak presentzialak eta bigarrenekoak bimodalak). Bimodalen kasuan, printzipioz, ikasleen erdiari ez zaizue tokatzen Fakultatean egotea. Ordea, zuen etxeetara joateko denborarik ez daukazuenez, zuentzat ispilu gela berezi bat irekiko dugu: 2.2 gela informatikoa

Ikasgeletan osasun-arauak gorde beharko dira: distantzia, garbiketa, gehieneko aforoa eta abar.

Xehetasun guztiak ordutegietan ikusi ahal izango dituzue.

GIZARTE LANGINTZA GRADUA

• LEHENENGO LAUHILEKOA 

   Ikasgelen betebeharreko edukiera murrizketa eta talde tamaina ezberdinak kontuan harturik, euskarazko ildoko ikasleek, 1go, 2. eta 3. mailako ikasleek %50eko irakaskuntza presentziala izango dute, hau da, bi astetik behin bertaratuko dira eskola presentzialak jasotzera, eta bitartean, beste erdia, eGela plataformaren bitartez jarraituko ditu, ikastetxetik kanpo. Laugarren mailako irakasgaien ezaugarri bereziek, presentzialtasun osoa izatea baimentzen dute, beraz ikasturte horretako ikasleek klase presentzialak izango dituzte %100ean.

Bestalde, gaztelaniako ildoko ikasleek, bere talde tamainak aintzakotzat harturik, gelen edukiera errespetatuz, %100ean irakaskuntza presentziala izango dute. 

Xehetasun guztiak ordutegietan eta “COVID-19 irakaskuntzara egokitzeko plana 2021-22 ikasturterako” izeneko dokumentuan ikusi ahal izango dituzue.

OHARRA: Ordutegiek zein hurrengo ikasturteko plangintzek aldaketak jasan ditzakete kurtso hasieran, pandemiaren garapena dela eta.