MOVILIDAD-ERAMUS-Alumnado-EHU

AMERIKA LATINA ETA BESTE NORAKOAK

2019/20ko deialdia

Oharra: 
«ERASMUS+» eta«Latinoamerika eta beste norako batzuk» programen deialdi honetan plaza lortzen duten ikasleak EZIN izango dira aurkeztu SICUE programako hurrengo deialdira, plazari uko egin arren.

<«Erasmus+» programaren informazio zehatzagoa ikusteko, joan Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orrira. Orri honen edukia ere garrantzitsua da.

  1. Baldintzak eta mugak
  2. Eskariak
  3. Lekuak
  4. Hizkuntza maila
  5. Ikasleen hautaketa eta plazen esleipena
  6. Egonaldia luzatzeko aukera
  7. Diru laguntzak
  8. Plaza lortutakoan egin beharrekoak
  9. Nola egin hitzarmen akademikoa (learning agreement)
  10. Matrikula Fakultatean
  11. Hitzarmen akademikoa aldatzea (arrazoi justifikatuengatik)
  12. Hitzarmen akademikoa aldatzeko edo egonaldia luzatu edo laburtzeko epea

 

1. BALDINTZAK ETA MUGAK

Goiko horiek fakultateak ezarritako baldintzak dira, eta osatzen dituzte UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak ezarritakoak (nazioarteko mugikortasun deialdiaren 2. puntuan azaltzen direnak).

2. ESKARIAK

Egutegia

Epea: 2018ko azaroaren 26tik abenduaren 17ra.
Lekua: eskariak on line egin behar dira, GAURen bidez.

Jarraibideak UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orritik jaitsi daitezke.

GAURen «BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA» aukera marka daiteke. Hala eginez gero, plazarik lortzen ez baduzu lehen fasean, beste toki batean libre geratutako plaza bat esleitu ahal izango zaizu.

Aukera hori markatzen ez baduzu, aldiz, ezin izango zaizu eman eskatu ez duzun plazarik, nahiz eta libre egon.

Plazarako hizkuntza mailaren bat edukitzea eskatzen bazaizu, ziurtagiria aurkeztu beharko duzu ikastegiko dekanotzan, Leioan (Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradurako) edo Gasteizen (Gizarte Langintzako Gradurako). Honetaz, ikus 4. atala («Hizkuntza maila»).

3. LEKUAK

  • ERASMUS+ (Gaur)

4. HIZKUNTZA MAILA

Leku bakoitzean eskatzen den hizkuntza maila ikusteko, begiratu GAURen gradu bakoitzerako agertzen den taula (3. atala). Zure ardura da begiratzea ea zure intereseko unibertsitateak maila jakin bat edukitzea eskatzen duen hizkuntza batean edo gehiagotan, eta, hala izanez gero, ea ziurtagiri ofizialen bat aurkeztu behar duzun.

Hizkuntzen ziurtagiriak aurkezteko lekuak: Hizkuntza maila eskatzen duten lekuetarako, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu dekanotzan, Leioan (Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradurako) edo Gasteizera (Gizarte Langintzako Gradurako), 2018ko azaroaren 26tik abenduaren 17ra:

  • Xede unibertsitateak eskatutako ziurtagiri ofizialaren originala eta fotokopia (eskatutako mailakoa edo goragokoa).

5. IKASLEEN HAUTAKETA ETA PLAZEN ESLEIPENA

Eskaria egin duten ikasleei mezu bana bidaliko zaie, hautaketaren eta plazen esleipenaren berri emateko.

  • Lehenengo esleipena: 2019ko urtarrilaren 16an
    • (Abre una nueva ventana)

      ESLEITUTAKO PLAZEN ZERRENDA

    • ITXARON ZERRENDA

    • BAZTERTUTAKO ESKARIEN ZERRENDA

  • Plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2019ko urtarrilaren 17tik 23ra
  • Bigarren esleipena: 2019ko otsailaren 4an.
    • (Abre una nueva ventana)

      ESLEITUTAKO PLAZEN ZERRENDA

    • PLAZARIK LORTU EZ DUTEN IKASLEEN ZERRENDA

  • Plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2019ko otsailaren 5etik 11ra.

6. EGONALDIA LUZATZEKO AUKERA

Lehen lauhilekorako bazoaz ikasleek aukera izango duzu egonaldia luzatzeko. Horretarako, behar besteko aurrerapenaz eskatu beharko duzu eta fakultateko koordinatzailearen eta xede unibertsitatearen onespena izan.

EZ duzu inolako laguntza ekonomiko osagarririk jasoko egonaldia luzatu arren. Aitorpen akademikoa baino ez dzuu jasoko. Horretarako, konpromiso akademikoa luzatu beharko duzu, eta osasun aseguru bat egin beharko duzu, fakultateko koordinatzailearen jarraibideei eutsiz eta haren gidaritzapean.

7. DIRU LAGUNTZAK

Diru laguntzak zuk zeuk kudeatu beharko dituzu.

Horren inguruko informazioa UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoaren web orrian aurkituko duzu, diru laguntzen atalean.

Gogoan izan diru laguntza eskatu ahal izateko, ezinbestekoa dela egonaldi bakoitzerako (lauhileko baterako edo ikasturte osorako) ezarrita dagoen gutxieneko kreditu kopurua egitea.

8. PLAZA LORTUTAKOAN EGIN BEHARREKOAK

  • Jarri harremanetan xede unibertsitatearekin, eskatu onarpena eta bidali haiek eskatzen dizkizuten dokumentuak.

  • Erasmus+ hitzarmen akademikoa bete.

 

9. NOLA EGIN HITZARMEN AKADEMIKOA (LEARNING AGREEMENT)

Fakultateko koordinatzailearekin adostu 1. edota 2. lauhilekoko zein irakasgai baliozkotuko dizkizuten, xede unibertsitatean egingo dituzun irakasgaien programen arabera. Gero hitzarmen akademikoa bete.

  • Grabatu GAURen.

  • Inprimatu GAURen.

  • Sinatu hitzarmen akademikoa. Bi sinadura behar ditu: zeurea eta zeure graduko mugikortasuneko koordinatzailearena, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradukoa edo Gizarte Langintzako Gradukoa.

  • Bidali xede unibertsitatera hitzarmen akademikoaren kopia bat, bertako mugikortasuneko koordinatzaileak sina dezan.

Epea: 2019ko maiatzaren 31 arte.
Data honetatik aurrera, konpromisoa blokeatuta geratuko da GAURen, hau da, ezin izango da aldatu.

10. MATRIKULA FAKULTATEAN

Fakultateak automatrikularako zehazten duen epean egin beharko duzu matrikula.

Egingo dituzun irakasgai GUZTIETAN matrikulatu beharko zara, hitzarmen akademikoaren arabera baliozkotuko zaizkizun irakasgaietan ere bai.

Salbuespenez, mugikortasun programetarako ikasleek aukera izango dute ez matrikulatzeko beheko mailetatik gainditzeke dituzten irakasgaietan, lehen mailakoen salbuespenarekin.

11. HITZARMEN AKADEMIKOA ALDATZEA (ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK)

  • Aldaketak egiteko inprimakia bete, eskatu nahi dituzun aldaketa guztiekin.
  • Bidali aldatutako hitzarmen akademikoa posta elektronikoz dagokion koordinatzaileari:
  • Adierazi aldaketaren arrazoia.
  • Xede unibertsitateko irakasgaiak baino ezin izango dira aldatu. Ezin izango da inolaz ere aldatu Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko graduetako irakasgaien matrikula.


12. HITZARMEN AKADEMIKOA ALDATZEKO EDO EGONALDIA LUZATU EDO LABURTZEKO EPEA

  • Lehenengo lauhilekoa: 2019ko irailaren 27ra arte.

  • Bigarren lauhilekoa: 2020ko otsailaren 10era arte.

DESTACADO-Impresos-AL-OD