2019-2020 Antolakuntza Akademikoa

Eskola Egutegia

Graduko aurreikusitako klaseko ordutegiak

Gradu Bikoitza. Aurreikusitako klaseko ordutegiak

Tutoretza Ordutegiak

Graduko ohiko eta ezohiko deialdietako azterketak

Gradu Bikoitza. Azterketak

Ikasketa amaierako aparteko azterketak

kasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek (GRALa kontuan hartu barik).
Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
• Eskariak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 19tik 29ra bitartean izango da, biak barne.
• Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
• Ikasketa amaierako deialdia eskatzean, ikasleak eskatzen du ikasketak bukatzeko falta zaizkion kreditu guzti-guztien azterketak aurreratzea.
• Ikasketa amaierako deialdia eskatuz gero, ezin izango da eskaria baliogabetu, ezta kreditu batzuetarako ere.
Azterketak urtarrileko ohiko deialdiko azterketen garaian egingo dira.
Ikasketa amaierako deialdia eskatzean, ikasleak ohiko deialdia aurreratzea eskatzen du. Beraz, ezohiko deialdia (uztailekoa) baino ez zaio geratuko gainditzen ez dituen kreditu aurreratuak errekuperatzeko.

Ebaluazio berezia

Ikasleek irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izango dituzte ikasturte bakoitzeko irailean eta martxoan. Eskariak egiteko azken eguna hilaren 5a izango da kasu bietan. Ikastegiko Epaimahai Bereziak irailaren edo martxoaren 15a baino lehen hartu beharko du erabakia.

Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria aurkezteko, baldintza guzti hauek bete beharko dira:

  1. Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  2. Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practikumerako.
  3. Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  4. Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  5. Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du.

Epaimahai Bereziak onartuko ditu baldintza hauek betetzen dituzten eskari guztiak:

  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

Ebaluazio berezia eskatzeko baldintzak bete arren aurreko atalean adierazitako baldintzak, irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzea dakartenak, betetzen ez direnean, ikastegiko Epaimahai Bereziak honako hauek izango ditu kontuan eskaria ebazteko:

1. Epaimahaiak ebaluazio berezia onartuko du baldintza hauek guztiak betetzen direnean:

  • Titulua lortzeko, ikasleari gehienez 16 ECTS gelditzen bazaizkio.
  • Ikasgai bakarrerako eskatzen bada.
  • Lehenago beste irakasgairik gainditu ez bazaio ebaluazio bereziaren bidez.
  • Espediente akademikoan batez besteko 7ko nota badu, gutxienez.
  • Irakasgai horren azken deialdi ofizialean aurkeztu bada eta 3ko kalifikazioa atera badu, gutxienez.

2. Edonola ere, kasuan kasu, epaimahaiak bestelako inguruabarrik ere har dezake kontuan.

3. Bestalde, agindua ematen da irizpide hauek argitara emateko dagokion ikasturteko matrikula egiteko aldia baino lehen.

Kredituak aitortzea eta transferitzea Graduko ikasketetan

2019ko irailaren 04tik 27arte (biak barne)

Modulo eta irakasgaien arduradunak