Gaurkotasuna

Zientziarekiko otorduak Lascarayn- Martxoaren 18an

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/05

2015ko martxoaren 18an, asteazkena, 13:30etik 14:30era, bideokonferentzia gelan, João André Carriço doktoreak "Zientziarekiko Otorduak Lascarayn" izeneko jardunaldietan parte hartuko  du.  Lisboako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatetik dator eta saioaren izenburua honako hau da:  "Next Generation Sequencing for pathogens applied to epidemiological studies".

Interesatuta daudenek parte hartzeko emaila bidali beharko dute  (e-correo) martxoaren 13a baino lehen, ostirala.
 

Pizza eta edari freskagarriak eskainiko zaizkie bertaratzen direnei saioa izan bitartean.

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak bi hilabetean behin antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, baita beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere.

Norentzat:
• Ikerketan eta garapenean interesatuta dauden ikasleentzat
• Prestakuntza hasten duten ikertzaile gazteentzat
• Prestakuntzan dauden ikertzaile gazteentzat
• Finkatutako ikertzaile gazteentzat
• Ikertzaile nagusientzat eta ikerketa taldeetako arduradunentzat
• Irakasleentzat/ikertzaileentzat
• …

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.