Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Zientziarekiko otorduak Lascarayn-Irailaren 23an- Lourdes Basabe Desmonts doktorea- "Bio-micro-tecnología, laboratorio en un chip"

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/16

"Bio-micro-tecnología, laboratorio en un chip"

Irailaren 23an, asteazkena, 13:30etik 14:30era, Lourdes Basabe Desmonts doktoreak eta EHUko BIOMICs ikertaldeko Ikerbasqueak "Zientziarekiko Otorduak Lascarayn" izeneko jardunaldietan parte hartuko du Ikerguneko bideokonferentzia gelan.


Interesatuta daudenek parte hartzeko emaila bidali beharko dute (kontaktua) irailaren 21a baino lehen, astelehena.


Pizza eta edari freskagarriak eskainiko zaizkie bertaratzen direnei saioa izan bitartean.

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak bi hilabetean behin antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, baita beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere.


Norentzat:
• Ikerketan eta garapenean interesatuta dauden ikasleentzat
• Prestakuntza hasten duten ikertzaile gazteentzat
• Prestakuntzan dauden ikertzaile gazteentzat
• Finkatutako ikertzaile gazteentzat
• Ikertzaile nagusientzat eta ikerketa taldeetako arduradunentzat
• Irakasleentzat/ikertzaileentzat
• …


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.