Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Zientziarekiko otorduak, abenduaren 16an "El fascinante mundo del comportamiento animal: su relación con la calidad y seguridad alimentaria"- Inma Estevez, Ikerbasque Research Professor

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/10

Irudia

Abenduaren 16an, asteazkena, 13:30etik 14:30era, Inma Estevez Ikerbasque Research Professoreak "Zientziarekiko Otorduak Lascarayn" izeneko jardunaldietan parte hartuko du Ikerguneko bideokonferentzia gelan.


Hitzaldiaren izenburua "El fascinante mundo del comportamiento animal: su relación con la calidad y seguridad alimentaria" da eta erantsita duzue aurkezpenaren laburpen bat.

Interesatuta daudenek parte hartzeko emaila bidali beharko dute email abenduaren 14a baino lehen, astelehena.


Pizza eta edari freskagarriak eskainiko zaizkie bertaratzen direnei saioan zehar.

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak bi hilabetean behin antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, baita beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere.

Norentzat:
• Ikerketan eta garapenean interesatuta dauden ikasleentzat
• Prestakuntza hasten duten ikertzaile gazteentzat
• Prestakuntzan dauden ikertzaile gazteentzat
• Finkatutako ikertzaile gazteentzat
• Ikertzaile nagusientzat eta ikerketa taldeetako arduradunentzat
• Irakasleentzat/ikertzaileentzat
• …

 


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.