Gaurkotasuna

Zientziarekiko Otorduak Lascarayn- Ekainaren 17an

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/06

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak bi hilabetean behin antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, baita beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere.

 

2014ko ekainaren 17an, asteartea, 13:30etik 14:30era, Idoia Postigo Resa doktoreak, UPV/EHUko ikertzaile iraunkorrak (Parasitologia eta Immunoalergia arlokoa), aurkeztuko du lehenengo saioa, Lascarayko bideokonferentzia gelan.

Interesatuta daudenek parte hartzeko emaila bidali beharko dute (correo-E) 2014ko ekainaren 13a baino lehen, ostirala.

 

Aurkezpenak alderdi hauek izango ditu hizpide:

  • I+G+Bri buruzko kontzeptua, gaitasunak eta balioak egungo garaian. Eta etorkizun hurbilean izango duen proiekzioa curriculum garapenaren estrategiarako oinarri gisa
  • Ezagutza "generalista"ren garrantzia zientzi ikerketako jarduerak garatzean
  • "Staff abroad"a 
  • Curriculumaren estrategia zehatza
  • Lorpenak
  • Indarguneak/Ahulguneak
  • Egungo egoera
  • Geroko curriculum helburuak
  • "Advising"a eta eztabaida interaktiboa


Norentzat:

  • Ikerketan eta garapenean interesatuta dauden ikasleentzat
  • Prestakuntza hasten duten ikertzaile gazteentzat
  • Prestakuntzan dauden ikertzaile gazteentzat
  • Finkatutako ikertzaile gazteentzat
  • Ikertzaile nagusientzat eta ikerketa taldeetako arduradunentzat
  • Irakasleentzat/ikertzaileentzat

 

Pizza eta edari freskagarriak eskainiko zaizkie bertaratzen direnei saioa izan bitartean.

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.