Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Zientziarekiko otorduak-Maiatzaren 27an- Concepción de Linares

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/18


Maiatzaren 27an, asteazkena, 13:30etik 14:30era, Concepción De Linares doktoreak "Zientziarekiko Otorduak Lascarayn" izeneko jardunaldietan parte hartuko du. Bartzelonako autonoma unibertsitatetik dator eta honako hitzaldia emango du Ikerguneko bideokonferentzia gelan: "De la Botánica a la Aerobiología".

Concepción de Linares Doktoreak Doktorego osteko ikertzaile kontratatua da Animalien Biologia, Landare eta Ekologia sailan. Haren ikerketa Aerobiologian oinarrituta dago, zehazki, Polinosis estazional eta klima aldaketaren arloetan.

Interesatuta daudenek parte hartzeko emaila bidali beharko dute  maiatzaren 25a baino lehen, astelehena.


Pizza eta edari freskagarriak eskainiko zaizkie bertaratzen direnei saioa izan bitartean.

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak bi hilabetean behin antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, baita beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere.


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.