Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

"XVII. Ikerkuntza Jardunaldiak, Ikertzea hobeto bizi izateko". Urriaren 19an, Europa Biltzar Jauregian

Antolatzaileak: OSI ARABA ES, BIOARABA eta UPV/EHUko ARABAKO CAMPUSA

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/14

Irudia

Arabako ESIk, Bioaraba eta UPV/EHUko Arabako Unibertsitate Campusak Araba ESI – Bioarabaren eta UPV/EHUko Arabako Unibertsitate Campusaren XVII. Ikerkuntza Jardunaldiak antolatuko dituzte ikertzaile eta herritarrentzat, 2016ko urriaren 19rako, Europa Biltzar Jauregian.


Foro honetan elkartuko dira, alde batetik, Bioaraban, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Lascaray Ikergunean lan egiten duten ikertzaileak eta, bestalde, herritarrak oro har, haiek baitira ikerkuntzan eta berrikuntzan egiten diren aurrerapenen azken onuradunak.


Jardunaldiak bi ardatz nagusi izango ditu:


 Zientzia Jardunaldiak Profesionalekin:

  • "Workshop" erako mahai inguruak egingo dira, eta ikerkuntza taldeek ideiak eta esperientziak partekatuko dituzte, gerora ikerkuntza proiektuak elkarrekin garatzeko.

Topaketa Herritarrekin:

  • Ikerkuntzako urteroko sarien banaketa
  • "El envejecimiento saludable, una perspectiva médica, social y tecnológica" jardunaldia. Gai horretako adituek euren ezaguerak partekatuko dituzte bertaratzen direnekin.

 

 


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.