Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Kartografia Geologikoari buruzko hitzaldia

Aurkezpena Luis Eguiluzek egingo dugu, Geodinamikako katedraduna

Lehenengo argitaratze data: 2013/11/22

Astezkena, azaroak 27, 11.00etan, Lascaray Ikerguneko Bideo gelan, kartografia geologikoari buruzko hitzaldi bat antolatu da, UPV/EHUren argitalpen zebitzuak plazaratutako Extremadurako mapa geologikoa aurkezteaz batera, Extremadurako unibertsitatearen eta UPV/EHURren lankidetzan egindako hogeita hamar urteko lanari amaiera txukuna jarrita.

Aurkezpena Luis Eguiluz UPV/EHUren Geodinamika saileko irakaslea eta Kartografi tematikoa eta Geografiako informazio-sistemen SGIker-eko zuzendariak egingo du, kartografia geologikoa zer den laburki azalduko duelarik, XIX eta XX. mendeko mapa geologiko historikoen zenbait adibide erakutsita.

Ondoren, azaldu egingo da Extremadurako kartografia geologikoak denboran izan duen garapena, 1:50.000 orrietako kartografia egitearekin hasi eta gerora, lehendabiziko etapa honetan sortutako inkongruentziak ebazteko egin behar izan ziren sintesi lanekin amaitzeko; puntu eztabaidagarrienak zertan izan diren eta nola ebatzi diren kontaturik, ekitaldian aurkezten den mapa egin ahala lortutako aurrerapen nagusiak ere plazaratuz.


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.