Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

SaludAlaVida- Tabakorik gabeko munduko eguna dela eta, informazio eta motibazio jardunaldia. Baigene eta Un-Diet enpresak antolatuta, INIZIA mintegiko enpresak

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/25

Asteartean, maiatzak 31, 19:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideohitzaldietarako aretoan jardunaldi bat garatuko da erretzeari uzteko baliabideak eskainiz, gure osasunerako urrats garrantzitsua baita, bizi kalitatean nola bizi esperantzaz irabaztearren. 

Jardunaldiak, tabakorik gabeko munduko egunean egingo delarik, dohaineko informazioa eta motibazioa eskainiko ditu eta bertara agertuko direnek, besteak beste, osasunean dituen eraginen berri izango dute, bai eta tabakoa uzteak dakartzan abantailak eta kontsumoaren mito eta errealitateen berri ere. Honen harira, zerbitzu berri bat ere aurkeztuko da banakako jarraipena eta diziplina anitzekoa, uztearen arrakasta ziurtatzera bideratuta. 

Ekitaldia Baigene eta Un-Diet enpresek, Lascaray Ikerguneko enpresen mintegiko enpresek, antolatu dute eta UPV/EHUren Arabako campuseko Inizia Arabacampus ekimenerako programaren laguntza du.

Plaza kopuru mugatua. Plaza gordetzeko emaila bidali honako helbidean edo 644959996 telefonoan.

 

 

 


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.