Gaurkotasuna

METABOLOMIPS ikertaldearen saio zientifikoa-azaroaren 18an

"Búsqueda de marcadores químicos en las ciencias de la salud y la alimentación. Estudios metabolómicos basados en espectrometría de masas"

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/11

METABOLOMIPs ikertaldeak saio zientifiko bat egingo du azaroaren 18an honako izenarekin: "Búsqueda de marcadores químicos en las ciencias de la salud y la alimentación. Estudios metabolómicos basados en espectrometría de masas". Aurkezpena Farmazian lizentziatua den Laura Millan Martín doktoreak egingo du.

METABOLIMICA metaboloma edo metabolito izenaz ezagutzen den molekula organiko txikien multzoa sistematikoki ikertzeaz arduratzen da. Molekula horiek sistema biologikoan daude eta zelulen jarduera biokimikoaren une jakin bateko adierazle zuzenak dira. Erakusketan, prozesu metabolomikoan eman beharreko urratsak eta zenbait adibide erakutsiko dira hainbat aplikazio-arlotan (enologiaren arloan eta esparru klinikoan).

 

  • LEKUA: Lascaray ikerguneko bideokonferentzia aretoa
  • DATA: 2015eko azaroaren 18
  • ORDUA: 13:30-14:30
  • IZEN EMATEAK: emaila Azaroaren 17a, asteartez, baino lehen (edukiera mugatua da)

Laura Millan Martin Farmazian lizentziaduna da, UPV/EHU-n. "Técnicas Cromatográficas Aplicadas" masterra egin zuen  Rovira i Virgili Unibertsitatean eta, oraintsu, Metabolomips taldean egindako nazioarteko doktore-tesia defendatu zuen. Tesiaren izena "LC-MS based methods for phytosterols determination in oenological matrices. Targeted metabolomic study of Rioja grape varieties" da eta Ramon J. Barrio irakasleak eta M. Carmen Sampedro doktoreak zuzendu zuten. Doktorego aurreko egoitza ULB (Brusela) Farmazia Fakultateko Analisi Plataforman egin zuen, Pierre Van Antwerpen  irakasleak zuzenduta.

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.