Gaurkotasuna

Lascarayko ikertaldeen saio zientifikoak-PharmaNanoGene-Martxoaren 25ean

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/16

PharmaNanoGene ikertaldeak hasiko du Lascaray ikerguneko lehenengo saio zientifikoa; zehazki, honako lan hau aurkeztuko du: "Diseño y Evaluación de vectores no virales basados en nanopartículas sólidas lipídicas para el tratamiento de la Retinoschisis juvenil ligada al Cromosoma X mediante Terapia Génica".

Saio horien helburua da Lascarayko taldeek beren azken lan garrantzitsuenak aurkeztea ikerguneko eta Campuseko gainerako ikertzaileei, gainerako ikertaldeentzat interesgarri izan daitezkeen lan metodologiak partekatu ahal izateko.

  • LEKUA: Lascarayko bideokonferentzia aretoa
  • DATA: 2015eko martxoaren 25a
  • ORDUA: 13:30-14:30
  • IZEN EMATEAK: honako emailean (epemuga: martxoaren 24a, asteartea)
     

Paola Stephanie Apaolaza Gallegos Farmazian lizentziaduna da (UPV/EHU), baita UPV/EHUko Farmakologia, Medikamentuen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala doktorego programako ikaslea ere.
Orain dela gutxi defendatu du bere doktorego tesia PharmaNanoGene taldean, Alicia Rodríguez Gascón eta María Ángeles Solinís Aspiazu doktoreen zuzendaritzapean. Doktorego tesiaren zati bat B. Weber doktorearen laborategian egin du, Regensburgko Unibertsitatean (Alemania). 6 hilabeteko egonaldia egin du han.

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.