Lascaray ikergunearen orri nagusia

Gaurkotasuna

Lascarayko ikertaldeen saio zientifikoak-Elektrofisiologia kardiakoa-ekainaren 17an

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/10

 Elektrofisiologia kardiakoa ikertaldeak saio zientifiko bat egingo du ekainaren 17an "Mecanismos responsables del remodelado eléctrico cardiaco en el hipotiroidismo" [Birmodelatze elektriko kardiakoaren ardura daramaten mekanismoak hipotiroidismoan] izenarekin. Aurkezpena Hiart Alonso Basáñez ikerkuntza biomedikorako doktorego programako ikaslearen esku egongo da, doktorego tesia defendatzear delarik.

Azalpenak hipotiroidismoa izango du ardatz, gure gizarteak ohikoen pairatzen duen gaixotasun endokrinoa, bost gaixotatik lau andrazkoak direlarik. Hipotiroidismoaren diagnosiak T3 eta T4 hormonen maila plasmatiko baxuetan du oinarri. Egoera hau konpentsatu asmoz, organismoak tiroidearen hormona estimulatzaile (TSH) gehiago ekoizten du. Alterazio metabolikoak ohikoen eta deigarrienak izanik ere, ez dira ez bakarrak ez larrienak. Izan ere, gaixo hipotiroideoek alterazioak agertzen ditu elektrokardiograman (ECG), arritmia kardiako eta bat-bateko heriotza jasan ahal izateko arriskuak areagotuta.

  • LEKUA: Lascaray ikerguneko bideokonferentzia aretoa
  • DATA: 2015eko ekainak 17
  • ORDUA: 13:30-14:30
  • IZEN EMATEAK: Helbide honetara bidali emaila, ekainaren 16, asteartez, baino lehen (edukiera mugatua da)

Hiart Alonso Basáñez biokimikako lizentziatua da eta ikerkuntza biomedikoko masterra egin du UPV/EHUn. Prestakuntzan aritu den bitartean, bi artikulu original argitaratu ditu (biak Q1) eta berrikuste artikulu bat. Azalpenean zehar, laster azalduko duen doktorego tesiaren emaitzak adieraziko ditu.


Eduki publikatzailea

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 6 emaitzetatik.