gizArtea jardunaldiak

IKASGELETATIK ESPAZIO PUBLIKORA

Arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanen bilduma bat.

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/25

Kontuan izanda aurkezpenak egingo diren aretoak gehieneko edukiera bat duela, jardunaldietako saio guztietan edo batzuetan egoteko asmoa daukatenek, mesedez, izena eman dezatela helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz, irailaren 1etik aurrera: actividades1@artium.eus

Artiumek, GizaArtea ikerketa taldeak eta UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Sailak antolatzen dituzten jardunaldien programa bidaltzen dizuegu zuen zentroan hedatu dezazuen. Jaurdunaldiak irailaren 30etik urriaren 1era arte ospatuko dira Artiumeko Emanaldi Aretoan.

 

BABEL i3 proiektua

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/02

BABEL i3 proiektuak ibilbide bat eskaintzen die Letren Fakultateko hainbat titulaziotako ikasleei, frantsesaren ikaskuntzaren bidez gaitasun konplexuak (ikerketa, sormena, espiritu kritikoa, talde-lana) eta Garapen Iraunkorreko Helburuekiko konpromisoa garatzen laguntzen duena.Proiektua 2020-2021 ikasturtetik aurrera jarri da martxan, eta Berrikuntzaren, Gizarte konpromisoaren eta Kulturgintzaren Arloko Errektoreordetzak finantzatu du, IKD i3 Laborategia deialdiaren bidez.

 

Dekanoa hautatzeko Hauteskundeen Egutegia 2020

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/06

PDF dokumentuan dekanoa izendatzeko 2020ko hauteskundeen egutegia dago.

Fakultateko Batzarraren ikasleen sektorea berriztatzeko hausteskundeen deia eta egutegia

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/18

Fakultateko Batzarraren ikasleen sektorea berriztatzeko hausteskundeen deia eta egutegia. PDF dokumentua ikusi.

Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/31

UPV/EHUk, Cervantes institutuarekin lankidetzan, bi ikastaro antolatzen ditu. Informazio gehiago atxikitako dokumentuan.