Aurkezpena

Ongi etorri Letren Fakultatera. Espero dugu bai gure web gunera zein gure instalazioetara egin dezakezun bisitan, erantzun aski asegarriak aurkituko dituzula.

Letren Fakultatea Ikastegi Publikoa da, gure gizarteari Humanitateen arloko profesionalak eskaini nahi dizkio, askatasun eta tolerantziaren balioetan hezitakoak. Gai eta irakasgai askoren irakaskuntzak gure irakasle eta ikerkuntza-pertsonalak burututako ikerketa du oinarri. Ikastegian garatzen den irakaskuntz jarduera bizia laborategi eta ikasgela ongi ekipatuetan gauzatzen da, irakaskuntza-metodologia modernoa egiteko prestatutakoetan, eta osagarri moduan Campuseko biblioteka aparta dugu. Ikasketa-prozesuan, gure ikasleek, aurrekoez gain, mugikortasun-programa eredugarriaz eta egiazko praktika-eskaintzaz baliatu ahal dute.

Bestalde, Letren Fakultatean aritzen garen estamentu guztiok buru-belarri jardun behar dugu geure Ikastegi honen hobekuntzan. Xede hori harturik, hezkuntza eta gestio-prozesu guztiak hobetzeko planak diseinatu ditugu. Guztion artean eraiki behar baitugu Fakultate dinamiko, ireki eta profesionala, kalitatezko unibertsitate-hezkuntza bermatzeko eta ziurtatzeko gai dena.

Iñaki Bazán Díaz

Dekanoa