Euskal Herriko Unibertsitateko irakurle plazak

Euskal Herriko Unibertsitateko irakurle plazak beste erakunde batzuekin adostutako elkarlan akordioen ondorioz sortzen dira herrialde jakin batetako hizkuntza eta kultura ezagutarazteko. Akordio hauen bidez Euskal Herriko Unibertsitateak irakurleak kontratatzen ditu (unibertsitatean eskolak emateko prestatu dauden pertsonak eta hitzarmenean zehaztutako hizkuntza ama hizkuntza dutenak).

JARDUERAK

Irakurle plazei esker honako jarduera hauek gauzatu daitezke:

  1. Hizkuntza eta literatura eskola arautuak (irakurlearen ama hizkuntzan). Eskola hauek irakasle irakurleak ematen ditu, ikasturte akademikoan zehar ematen dira eta emaitzak ikaslearen curriculumean agertzen dira. Gehienetan, irakurleak ematen dituen eskolak hizkuntza, literatura eta itzulpengintza ikasketetako bloke handiagoen zati dira.
  2. Dagokion hitzarmeneko hizkuntza eta kultura ezagutarazteko eta irakasteko kultur jarduerak (jardunaldiak itzulpengintzaz, literaturaz, historiaz, zineaz…, dokumentuen argitalpena etab.). Jarduera hauek unibertsitateko kide guztiei zuzenduta daude.
  3. Hitzarmenetan zehaztutako hizkuntzen inguruko udako ikastaroak. Merezimendu lehiaketa baten bitartez hizkuntzetako ikasle onenak hautatzen dira. Jarduera honen bidez ikasleek hizkuntzetan 'murgiltzeko' aukera dute.

EMAITZAK

Irakurle plazek mesede egiten diote Letren Fakultateko ikasle guztien prestakuntzari (1.600 ikasle inguru) eta antolatzen dituzten jardueretan Euskal Herriko Unibertsitateko kide guztiek parte har dezakete.

Irakurle programari esker lortzen diren emaitzak honako hauek dira:

  1. Ikasleek hizkuntza maila ona izatea lortzen dute, hortaz, aukera dute ikasi duten hizkuntzan testuak irakurtzeko eta komunikazio gaitasun ona lortzen dute. Bi emaitza hauek ezinbestekoak dira mugikortasun programei etekina ateratzeko (ERASMUS). Mugikortasun programei esker ikasleek irakasgai zehatzak ikas ditzakete irakasgai horiek direla eta ezagunak diren unibertsitateetan.
  2. Filologietako eta Itzulpengintzako ikasleak hizkuntzetan trebeak izateak enpresei hizkuntzekin zerikusia duten zerbitzuak (itzulpenak, interpretazioak, enpresetako zuzendarientzako hizkuntza eskolak etab.) eskaintzeko prestatuta dauden profesionalak heztea ahalbidetzen du.
  3. Gaur egun munduan dauden migrazio mugimenduen ondorioz gure gizartean kultura anitz daude eta ama hizkuntza ezberdinak (arabiera, txinera, portugesa, errusiera etab) dituzten pertsonak. Kultura ezberdinen arteko elkarbizitza biztanleen arteko komunikazioan oinarritzen da. Beharrezkoa da laguntza zerbitzuetan (osasun zentroak, gizarte laguntza) eta zerbitzu ofizialetan (erregistro zibila, udalak etab) prestatutako interpreteak izatea.

IRAKURLE PLAZEN MAPA

Hauek dira gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean dauden irakurle plazak eta unibertsitatearekin hitzarmenak dituzten erakundeak:

  • Frantseseko irakurlea (Commisariat Général aux Relations Internacionales de la Communauté française de Belgique)
  • Alemaneko irakurlea (Deutsche Eliteakademie, DEA)
  • Italierako irakurlea (Kulturaren Institutu Italiarra eta Napoliko Unibertsitatea)
  • Grezierako irakurleak (Hezkuntzako Estatu Idazkaritza, Greziako Gobernua)
  • Polonierako irakurlea (Postdamgo Unibertsitatea; Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Errusierako irakurlea (Moskuko Unibertsitatea)
  • Turkierako irakurlea (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Galizierako irakurlea (Xunta de Galicia)
  • Katalaneko irakurlea (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)
  • Irlandarreko irakurlea (Irlandako Unibertsitate Nazionala, Maynooth)
  • Arabiarreko irakurlea (Kairoko Unibertsitatea)
  • Japonierako irakurlea (Kyotoko Unibertsitatea)