Home Bideoa

Fakultatearen aurkezpen bideoa

Ekitaldiak

III Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren azken fasea

Noiz eta non

2014/09/23, 11:45

Deskribapena

Datorren irailaren 23an ospatuko da Eusko Legebiltzarrean, Gasteiz-en, III Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren azken fasea. Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Errektoreordetzatik aipaturiko ekitaldira publiko bezala parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Pentsatzen dugu zuentzat oso interesgarri eta aberasgarria izango dela. Liga honetan parte hartuko duten pertsonen hainbat gaitasun ikusteko aukera izango duzue: publikoaren aurrean hitz egiteko, argumentatzeko,  eta talde-lana.

Izena eman duten pertsona-kopuruaren arabera autobusak jarriko dira.
Interesatuta dauden pertsonek, beraien datuak eman behar izango dizkigute, ostiral honetako 12:00ak baino lehen korreo elektroniko honetara: lurdes.gaston@ehu.es
Ondoren asistentzia-ziurtagiria igorriko zaizue. Mesedez, ikaskideei helarazi informazio hau.
*Ordutegia eta kokapena: 11:45tan Eusko Legebiltzarrearen sarreran.