Home Bideoa

Fakultatearen aurkezpen bideoa

Idazkaritza ordutegia

Idazkaritzako ordutegia besterik iragarri arte 09:00etatik 13:00era izango da.

Albisteak

null

Kultur eta unibertsitate-hedakuntzarako jarduerak antolatzeko laguntzak emateko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/24

UPV/EHUren estatuetako 112. artikuluak dio unibertsitate-zabalkundearen helburua izango dela gizon-emakumeen jakintza zientifiko, tekniko, sozial, humanistiko eta artistikoa unibertsitatearen eta, oro har, gizarte osoaren eremuan zabaltzeko bideak sustatu eta bideratzea.
Helburu honi heldurik, UPV/EHUk sustapen-lana egin ohi du, unibertsitateko kideen artean eta kideok helburu ditugun kultur eta unibertsitate- hedakuntzarako hainbat jarduera antolatu eta gauza daitezen. Horregatik, eta aurreko urteetan egin den bezalaxe, Letren Fakultateak egoki eta bidezko deritzo, berriro ere, urteroko aurrekontuaren atal bat jarduera hauek finantzatzera xedatzeari.
Arestian adierazitakoarengatik, eta aurreko urteetan bezala, Dekanoak, Letren Fakultateko Ekonomia Gaietarako Batzordearekin batera, (2016) urteko aurrekontuaren atal bat kultur jarduerak sustatzeko erabiltzea erabaki du.