Gaitasunetara Bideraturiko Gramatikaren (GaiGram-EH) I Jardunaldiak

Jardunaldi hauek Gaitasunetara bideraturiko gramatia (GaiGram) ekimena gauzatzen dute lehen aldiz Euskal Herrian. GaiGram ekimenak gramatikak Bigarren Hezkuntzan duen lekuari buruz gogoeta egitea du helburu, irakasleen, unibertsitateko ikerlarien, Bigarren Hezkuntzako zentroen eta irakasleen berrikuntzarako zentroen arteko elkarlanaren bitartez. GaiGram-ek hainbat jardunaldi eta tailer antolatu ditu jada Bartzelonan, Ciudad Realen eta Zaragozan. Portugalen ere bada antzeko ekimenik. GaiGram-en helburuak eta ekintzak honako esteketan ikus daitezke:


http://groc.info/es/

http://hittlinguistics.wixsite.com/groc-euskalherria

Axun Aierbe itzulpen eta interpretazio mintegiak

Honekin batera Axun Aierbe itzulpen eta interpretazio mintegiei buruzko informazioa bidaltzen dizuegu. Mintegiak ikasle euskaldunei zuzenduta daude eta Letren Fakultatean izango dira azaroaren egun desberdinetan:

- Axun Aierbe VI. Itzulpen Mintegia: Azaroaren 10 eta 11n

- VI. Interpretazio Mintegia (Ingelesa - Euskara): Azaroaren 2, 4 eta 9an

Ik. informazioa eranskinetan.
 

Euskararen Nazioarteko Egunerako ekimenak antolatzeko 2015eko deialdia

Argitaratu da "Euskararen erabilera Sustatzeko deialdia", ikasle eta irakasleen euskararen erabileraren inguruko proiektuak eta ekintzei finanzazioa emango diena. Hona hemen esteka informazioarekin:

https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/2015-09-16-erabakia

Galderak edo zalantzak izanez gero, Arabako Campuseko Euskara zuzendaritzara jo dezakezu (itziar.txurruka@ehu.eus)

Irakurleen formazio ikastaroa EHU/Etxepare: matrikula epearen luzapena

Etxepare Institutuak UPV/EHU-rekin batera antolatzen du urtero Irakurleen formaziorako ikastaro espezifikoa "ATZERRIKO UNIBERTSITATEETAN ETA GOI-MAILAKO ZENTROETAN EUSKARA IRAKASTEKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA". Aurtengo edizioan izena emateko epea irailaren 24a arte (barne) luzatu da.

Informazio guztia hurrengo estekan duzue eta aurtengo programa, erantsita:
 

Genero ikuspegiaren GrAL saria - eskaeren bidalketa

Genero ikuspegia tratatzen duten UPV/EHUko gradu amaierako lanetarako Francisca de Aculodi Sariaren II. Edizioaren deialdia -2014/2015 ikasturtea- argitaratu du Berdintasunerako Zuzendaritzak.

http://goo.gl/Wm4xf5

Lanak aurkezteko epea 2015ko azaroaren 9a da, eta eskariak Fakultatetik egin behar dira (aurten gure Fakultatetik zazpi eskari bidal ditzakegu gehienez). Hortaz, arren eskatzen dizuet, sarira aurkeztu nahi duen norbait ezagutzen baduzu, Nerea Madariaga dekanordeari (Nerea.madariaga@ehu.es) idazteko urriaren 17 baino lehen. Ikasleak bete beharko duen inprimakia ere bidaltzen dizuet honekin batera (Nerea Madariagari bidali beharrekoa) Agur bero bat, Nerea Madariaga

 

Praktikak Europar Biltzarrean

Europar Biltzarrean egiteko Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasle eta graduatuentzako praktikei buruzko informazioa duzue esteka honetan: http://goo.gl/QNa3j3

Excellence in Basque Studies V, Mariasun Landaren omenez

Etxepare Euskal Institutuak, EHUko Uda Ikastaroen baitan, Excellence in Basque Studies V, Mariasun Landaren omenez ikastaroa antolatu du. 
Atzerriko unibertsitateetan euskarako irakurle gisa lan egiteko pentsatutako prestakuntza denez, ikasleen interesekoa izan daitekeela uste dugu. Hori dela eta, hauxe da ikastarorako esteka:

http://udaikastaroak-dev.i2basque.es/portal/images/cursosPdf/37.pdf

Matrikula egiteko epea gaur bertan irekiko da, maiatzak 4. Galderak izatekotan, idatzi Etxepare Institutuko teknikaria den Kizkitza
Galartzari: k-galartza@etxepare.eus. Tel.:(+34) 943 023 409

Bideojokuen lokalizazioari buruzko tailerra

Amaitzear dagoen ikasturtea behar bezala bukatzeko, AETIko batzordekideok lanean ibili gara azken ekintza bat prestatzen. Horretarako, azkeneko tailer bat antolatu dugu apirilaren 22an eta 23an, bideojokoen lokalizazioari buruzkoa eta dagoeneko izena eman ahal dena bit.ly/l10nEHUn. Ekintza burutzeko, Francisco Molina (@Defriki) itzultzaile eta lokalizatzailearen laguntza izango dugu.
Zortzi orduko tailerraz gozatzeko, nola bazkideak hala ez bazkideak 5 € eta 15 € ordaindu beharko dituzte hurrenez hurren. Beste behin, komeni da gogoraraztea hau prezio sinbolikoa baino ez dela, bildutako dirua kartelgintzako gastuak eta txostengilearen lekualdaketa eta dietak ordaintzeko erabiliko baita guztiz.
Tailerra hurrengo lekuetan izango da:
Apirilaren 22an, 15.00-19.00: 1.48 Laborategian Apirilaren 23an, 15.00-17.00: 1.06 gelan eta 17.00-19.00: 1.49 laborategian


La vocalía de la AETI en la UPV/EHU
Facebook:  /vocaliaaetiehu | Twitter:  @VocalAETIehu
 

Genero ikuspegia barne hartzen duten master amaierako lanak egiteko laguntzen deialdia (2014/2015)

Genero ikuspegia barne hartzen duten master amaierako lanak egiteko laguntzen deialdia (2014/2015)

Itzulpengintzako ikasleentzako tailerrak

Martxoaren 23an, astelehenean, Elhuyar Fundazioko Itzulpen eta Zuzenketa Zerbitzuen arduradun den Lierni Otamendik itzulpen-prozesu batean itzultzea eta zuzentzea ez den gainerako guztiaz hitz egingo du berriz, oraingoan gaztelaniaz, lan-eskaera bat jasotzen dugunetik entregatu eta kobratzen dugun arte eman beharreko pausoei buruz. Tailerra 11etan hasi eta 14etan amaituko da, eta 0.14 ikasgelan izango da.

Tailerran izena emateko, bit.ly/tallergestion loturan klik egin. Tailerrak 10 €-ko prezioa izango du, baina AETIko bazkideak 5 euroren truke joan daitezke.
Beti bezala, prezio hauek sinbolikoak dira eta ekintzak antolatzeko baino ez dira erabiltzen.

Martxoaren 26an, ostegunean, Alberto Fernández esperientzia handiko itzultzaile profesionala etorriko da Letren Fakultatera, ikasleek itzulpenetan beharrezkoa den naturaltasuna eman diezaieten ikasi dezaten. Hitzaldia 13etan izango da,
1.05 ikasgelan. Doakoa izango da, eta interesa duen edonor joan daiteke, baina batez ere ikus-entzunezko itzulpengintzan interesatuentzat zuzenduta dago.

Etxepare Euskal Institutuak Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko deialdia

Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako bi irakurle hautatzea honako unibertsitateetan aritzeko:

  • Irakurle bat Alemaniako Konstantzako Unibertsitatean.
  • Irakurle bat UNAM unibertsitatean (Universidad Nacional Autónoma de México).

Euskarara ekarritako poesia

Hitzaldi-lantegia. 'Euskarara ekarritako poesia' Gerardo Markuletaren eskutik Pilarreko gizarte etxean.

Gasteizko Udaleko Liburutegien Saretik hitzaldi-lantegi bat antolatu da Euskal Idazleen Elkartearekin batera. Izenburua "Euskarara ekarritako poesia" da, Gerardo Markuletaren esku, eta Pilarreko gizarte etxean izango da. Honi buruzko informazioa doakizue erantsitako artxiboan eta hurrengo web orrialdeko loturan.

IKERBASQUEk eta Kultura Zientifikoko Katedraren bekak

2014-04-10

Irailak 1etik 3ra bitartean IKERBASQUEk eta Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako uda ikastaroan parte hartzeko bekak eskaintzen ditugu.

Informazio gehiago

Eskaera formularioa