ITZULPENGINTZA ETA INTERPRETAZIOKO GRADUA
PROBA ESPEZIFIKOA (2018-2019 IKASTURTEA)

E.H.U./U.P.V.ko edozein titulaziotan sartzeko bete behar diren baldintza orokorrak Sartzeko Arautegian daude (http://www.sarrera.ehu.es/). 2018-2019 ikasturterako 60 PLAZAko muga ezarri da titulazio honetan.

A Hizkuntza eta B Hizkuntza

Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduan sartzeko beste hau ere erakutsi behar da: ikasleak aukeratzen duen A hizkuntzan (espainiera edo euskara) goi mailako ezagutza, eta berak hautaturiko B hizkuntzan (ingelesa edo frantsesa) maila aurreratua. Horretarako bakoitzari dagozkion gaitasun-probak gainditu beharko ditu ikasleak.

Gai dela uste duen bezainbat A eta B hizkuntzatan egin ahal izango du proba ikasleak. Hautaturiko B hizkuntzari dagokion egutegiaren arabera etorriko dira ikastegira ikasleak. B hizkuntza bat baino gehiagotako gaitasuna erakutsi nahi duenak dagozkion bi ariketetara aurkeztuko da. Proba-egunean 9:30etan ikastegiko iragarki-taulan jarriko den zerrendan zehaztuko da ikasle bakoitzak zein ordutan egin beharko duen ahozko ariketa.

Kalifikazioak eta gainerako prozedurak

Proba hauetako emaitza GAI edo EZ GAI baino ezin da izan. Behin-behineko emaitzak ekainaren 8an 12:00-tan aterako dira eta ekainaren 15an 12:00-tan  behin-betikoak. Erreklamazioak SOILIK emailez egin ahal izango dira ekainaren 13ko 12.00 arte (emailak:   natalia.vara@ehu.eus    jesus.bartolome@ehu.eus)

Ariketa hauek gainditzeak ez dakar Graduan onartua izatea, eta, proba gaindituta izateaz gain, gainerako prozedura guztiak jarraitu behar dira, hala nola aurre-inskripziorakoak, hautatze-prozesukoak eta onarpenerakoak (ikus sarbideari buruzko informazioa eta baldintzak Unibertsitaterako Sarrera Gidan, ondoko helbide honetan: http://www.sarrera.ehu.es/).Proba gainditu eta edozein arrazoirengatik matrikula burutzen ez duenak, ariketak errepikatu beharko ditu ondorengo ikasturteetan matrikulatu nahiko balu. Era berean, beste unibertsitate bateko sarrera proba gainditu dutenek ere unibertsitate honetako azterketa egin beharko dute.

Sarrera-probarako izen-ematea

  • Sarrera-probarako izena emateko epea maiatzaren 11tik 18ra izango da (biak barne).
  • Izen ematea
  • Etsamina-tasak:
    • Arrunta: 84,43 €
    • 1. mailako Familia Ugaria: 42,21 €
    • 2. mailako Familia Ugaria eta ezgaitasunak dituzten ikasleak: 0,00€.
  • Aurkeztu behar diren dokumentuak:
    • Famili Ugaria bazara: Famili ugariaren titulua eta Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo Erroldatze ziurtagiria.
    • Ezgaitasunak dituztenak: Ezgaitasun ziurtagiria eta Administrazio egoitza EAEn duzula edo EAEn Erroldatuta zauden agiria.

B hizkuntza Ingelesa duten ikasleen egutegia

2018ko MAIATZAREN 23

  • 09:30 - 11:45. 1. ariketa (idatzia):

    Ingelesez idatzitako testua A hizkuntzan laburtzea.

    1500-1600 hitzeko testua, 450-500 hitzetan laburtzeko.

    A hizkuntza bakarreko gaitasuna erakutsi nahi dutenek, 11:00etan aurkeztuko dute laburpena. A hizkuntza bietan gai direla erakutsi nahi dutenek, bi laburpenak aurkeztuko dituzte 11:45etan.

  • 12:00 - 13:00. 2. ariketa (idatzia):

    Ingelesez entzundako 15 minutuko hitzaldia ingelesez laburtzea.

  • 13:30tik aurrera 3. ariketa (ahozkoa):

    10 minutuko elkarrizketa ingelesez.

B hizkuntza Frantsesa duten ikasleen egutegia

2018ko MAIATZAREN 24

  • 09:30 - 11:45. 1. ariketa (idatzia):

    Frantsesez idatzitako testua A hizkuntzan laburtzea.

    1500-1600 hitzeko testua, 450-500 hitzetan laburtzeko.

    A hizkuntza bakarreko gaitasuna erakutsi nahi dutenek, 11:00etan aurkeztuko dute laburpena. A hizkuntza bietan gai direla erakutsi nahi dutenek, bi laburpenak aurkeztuko dituzte 11:45etan.

  • 12:00 - 13:00. 2. ariketa (idatzia):

    Frantsesez entzundako 15 minutuko hitzaldia frantsesez laburtzea.

  • 13:30 - 17:00. 3. ariketa (ahozkoa):

    10 minutuko elkarrizketa frantsesez.

Argibide gehiago

Fakultatearen web-gunean titulazioari buruzko informazio gehiago dago (ad. ikasketa planak edo iragan ikasturteetako etsamina-ereduak):

http://www.ehu.eus/letrak