Praktiketako Informazioa

PRAKTIKETAKO INFORMAZIOA:

Bulegoa 2.39 (Dekanotzan)

Posta-elektronikoa: practicas.fac.letras@ehu.eus

Harremanetarako telefonoa: 945013360

 
  • UPV/EHUak balioztatuko du.

Fakultateak baieztatuko du ikasleak baldintza guztiak betetzen dituela (Fakultateko ikaslea izatea eta graduko kredituen %50 gaindituta izatea).

  • Curriculuma eta bestelako datu interesgarriak sartu.

https://login.ehu.es/login/formLogin.php?doble=gaur helbidean, "Letren Fakultatea" hautatu.

Sartu NAN (idatzi jarraian zenbakiak eta letra larriz, adibidez: 72863514H) + Pasahitza + >>

Pantailako menuan "Curriculuma" aukera hautatu eta atalak bete. Egin litezkeen praktikak begiratu eta enpresekin harremanetan jarri edo sistemak aukeraketa egin dezala itxaron.

Ikusi ikaslearen eskuliburua.

 
  • Irakasle tutorearekin harremanetan jarri

Praktiketarako tutorea izateko aukeratu den Fakultateko irakaslearekin jarriko da ados ikaslea eta, adostu ondoren, Praktiketarako dekanordeari jakinaraziko dio, irakasle tutore horren izena sinatu beharreko hitzarmena ager dadin.

 

  • Matrikula egin den Ikastegiaren egiaztagiriaren sinadura

Praktiketarako bulegoan (2.39) sinatu.

  • Hitzarmen berezia sinatu.

Fakultateak hitzarmen berezia egingo du araudia kontutan hartuta eta ikasleak nahiz enpresak praktiken inguruan erabakitako baldintzen arabera (praktikaren edukia, ordu kopurua, hasiera/amaiera datak, etab.). Enpresak erabakiko du ikasleari diru-laguntza bat emango dion ala ez.

Igorritako 3 kopietan enpresak eta ikasleak sinatu ondoren (Fakultateko dekanordeak lehendik sinatutakoak), horietako bat berriz Praktiketarako dekanordeari igortzen zaio, beste bi aleak enpresaren eta ikaslearen esku geratzen direlarik.

  • Hautazko kredituen konbalidazioa

Kredituak amortizatzeko intantzia (pdf, 925 KB)  bete eta Praktiketarako bulegora (2.39) eraman.

 

  • Praktiken garapena

Praktikaren berezitasunak (ordutegia, ordu-kopurua eta abar) enpresa eta ikaslearen artean zehaztuko dira, arautegia eta xedapenak kontuan harturik. Enpresaren instruktoreak ikaslea hartuko du, egin behar diren atazak antolatuko ditu, ikaslearen lana ikuskatuko du eta Praktiketarako bulegoarekin harremanetan jarriko da gertakariren bat egotekotan.

 

  • Txostena praktikak amaitzerakoan.

NAN eta pasahitzaz PRAKTIGESen sartuta "Txostenak-inkestak" atala aukeratu, sakatu "Inkesta" 1etik 5era baloratu "Onartu" eta "Itzuli" eta berriro "Txostenak-inkestak" atalean izanda, sakatu "Txostena", bete eta "Onartu". Praktikak amaitzear daudenean, komeni da enpresari dagokion inkesta nahiz txostena bete behar duela gogoraraztea.

 

  • Kredituen Amortizazioa

Praktiken ziurtagiria jaso ahal izateko, aurretik aipatu diren pausoak bete beharko dira (hitzarmenen sinadura, ikaslearen eta enpresaren inkesta nahiz tutorearen txostenak beteteta edukitzea).

Hautazko kredituen amortizazioaren eskaera Idazkaritzak finkatutako epean aurkeztuko da ikasturteko eskola egutegiaren arabera.