Zuzendutako lanei buruzko prozedura

OHARRA: Fakultateko Batzarraren 2011/11/30eko aginduaren arabera, Akademikoki Zuzendutako Lanak lizentziaturetako 2. zikloko edo aukera libreko kredituekin bakarrik konbalidatuko dira.

  1. Baliozkotze Batzordearen baimena lortzeko eskaria aurkeztu behar da idazkaritzan irailaren 15tik 19ra bitartean (Ikasketen Gestiorako Arautegia: VIII. Kapitulua, kredituak baliokidetzaz onartzea). Eskari horri lana zuzenduko duen irakasleak egindako txostena erantsiko zaio, eta bertan adieraziko da zein den lanaren izenburua eta zenbat kreditu baliozkotu beharko liratekeen; halaber, egin beharreko lana deskribatuko duen ikaslearen txostena ere erantsiko zaio.
  2. Salbuespen moduan, eta beti Baliozkotze Batzordeak ezarritako baldintzen arabera, baimen-eskaera berria egin ahal izango da bigarren matrikula-aldian (baldintza posibleak: 6 kreditu baino ez).
  3. Baliozkotze Batzordeak lana egiteko baimena eman ondoren, batzorde horrek berak adieraziko dio ikasleari lana noizko izan beharko duen amaituta (normalean apirilerako edo maiatzerako).
  4. Behin amaitu duenean, ikasleak irakasleak egindako txostena aurkeztu beharko du idazkaritzan, lana amaitu duela egiaztatzeko. Orduan, matrikulazioa egingo da.
  5. Kreditu horiek ikaslearen espedientean sartuko dira, kalifikaziorik gabe.