Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

info_libre eleccion

Hautazko kredituak amortizatzeko prozedura

Inprimakia idazkaritzan edo hurrengo estekaren bidez eskuratu behar da:

Hautazko kredituak amortizatzeko inprimakia (pdf, 869 KB)

Inprimaki hori betetzerakoan kontuan izan behar da "Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartu" buruzko atalean agertu behar dela: Ikus: www.ehu.eus "Profilak" "Ikasleak" "Graduko Ikasketak" "Akademia Araudiak" "Graduko Ikasketetan kredituak transferitu eta Onartzeko Arautegia"

Inprimakia ikastegiko Idazkaritzan utzi behar da, egindako jardueraren frogagiriarekin batera (originala eta fotokopia, biak erkatzeko).

Epeak

Otsailean eta ekainean graduatuko diren ikasleentzat epe bereziak irekitzen dira, Ikastegiak zehaztu beharrekoak.

Eskariei buruzko erabakia hartu ondoren, amortizazioak espedienteetan sartzen dira eta ikasleen etxeetara igortzen dira horien berri emateko.

EZOHIKO kreditu amortizazioa (Gradua amaitzen dutenentzat):
     2021ko urtarrilaren  13tik - 15era
     2021ko maiatzaren   4tik - 7a

Erreklamazioak:

Erreklamazioa egin aurretik Ikastegiko Idazkaritzara joatea gomendatzen da, hutsegiteren bat dagoen ikusteko. Horrelakorik ez badago, erreklamazioa hilabeteko epean aurkeztu beharko da Errektorearen aurrean, baliozkotzeari buruzko txostenean adierazten den moduan. Erreklamazio inprimakia (pdf, 872KB)
 

analitika