Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

2021-22 EZINBESTEKO INFORMAZIOA NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMETAN PLAZA LORTU DUTEN IKASLEENTZAT

2021-22 EZINBESTEKO INFORMAZIOA NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMETAN PLAZA LORTU DUTEN IKASLEENTZAT

1.- ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN AURRETIK

IZEN-EMATEA ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN

Mugikortasun Programen Bulegoak ikasleriaren nominazioa dagokion helburuko unibertsitateetara bidaliko du. Helburuko unibertsitateak nominazioa jasotzean, bertan inskripzioa egiteko prozedura nominaturiko ikasleei posta elektronikoz bidaliko die. Ondoren, ikasle horiek Konpromiso Akademikoa (Learning Agreement) egiteko hitzordu bat jasoko dute. Hitzorduak Mugikortasun Programen Bulegoak automatikoki esleituko ditu ikasleen helburuko unibertsitateko inskripzioaren epemuga kontuan izanik.

Mugikortasun plaza lortu izanak EZ du nahitaez esan nahi ikaslea harrera unibertsitatean onartu dutenik. Harrera unibertsitatean onartua izateko kudeaketak egitea Ikaslearen erantzukizuna da. Onarpen eskabideak aurkezteko Unibertsitate bakoitzak ezartzen dituen epeak Ikasleak bete beharko ditu, kasu batzuetan on line; izan ere, unibertsitate askok ez dute epez kanpo bidalitako eskaririk onartzen.

OHARRA: helburuko unibertsitatean izena-emateko zuen espediente akademikoa (ingelesez “Transcript of Records”) behar izanez gero, eskatu eta dohainik emango dizuegu.

INFORMAZIO PRAKTIKOAK

  • Ostatua eta bestelako gai praktikoei buruz:Harrera unibertsitateko webgunea kontsultatu eta bertako koordinatzailearekin harremanetan jarri. Atzerriko unibertsitaterako bidaia eta ikasketaldi osorako ostatua kudeatzea ikaslearen erantzukizuna da. Unibertsitate gehienek ikasleari hirian ostatua lortzen laguntzeko bulego bat izan ohi dute.
  • Aseguru eta osasun arretari buruz: NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:
  • Bisari buruz: Tokian tokiko enbaxada edo kontsulatuetan egin kontsulta eta lehenbailehen tramitatu, datuen zuzentasuna behar bezala egiaztatuz.
  • Online hizkuntza mailaketa-probari buruz (Erasmus+ soilik): mugikortasuna hasi aurretik ikasleak nahitaez hizkuntza mailaketa-proba bat sarean egin beharko du OLS aplikazioaren bidez.

DIRU-LAGUNTZAK

  • Horietako batzuk ikasleak berak gestionatuko ditu eta besteak ORI-k gestionatuko ditu. Zenbatekoak eta tramitazioari buruzko informazioa haien webgunean eta GAURen kontsultatu.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo erroldatuak: bakoitzari dagokion Gobernu Autonomoaren Hezkuntza Zerbitzuan ere informazioa jaso. 
  • Ikasteko beka orokorren onuradunek (Eusko Jaurlaritza, beste Gobernu Autonomoak eta Hezkuntza Ministerioa) eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, bekadunak izaten jarraitu ahal izango dute.

UPV/EHUko MATRIKULA

  • Automatrikularako epean Konpromisoan sartutako UPV/EHUko irakasgaien matrikula egin beharko duzue. Posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizue.
  • Hauez gain, konpromisoan ez dauden irakasgaiak izatekotan, hauek ere matrikulatu beharko dituzue, hauei dagozkien azterketak Gasteizen egingo dituzuelarik.
  • Fakultateko Idazkaritzatik posta elektronikoz matrikularen gordekina igorriko dizuete: egiaztatu dena zuzen dagoela.

KREDITUEN AINTZATESPENA

Egonaldia hasi baino lehen, Dekanordearekin “Akademi Aintzatespenerako Aurretiazko Konpromisoa” (Erasmus, AL, OD) adostu beharko da. Agiri horretan helburuko ikastegian egingo diren irakasgaiak eta UPV/EHUn izango dituzten aintzatespenak zerrendaturik egongo dira. 

KONPROMISO AKADEMIKOARI BURUZKO OHAR GARRANTZITSUAK (Pdf)

DOKUMENTU HAU MUGIKORTASUNA HASI AURRETIK BETE GABE ETA IKASLEAK ETA DEKANORDEAK SINATU GABE BALEGO, EZ DA INOLAKO AINTZATESPENIK EGINGO.
GRADU AMAIERAKO LANA DERRIGORREZ LETREN FAKULTATEAN DEFENDATU BEHARKO DA, BERAZ, EZINGO DA HELBURUKO UNIBERTSITATEAN AINTZATETSI.
Konpromiso Akademikoa kudeatzeko dokumentuak:

2.- ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN

  • Igorri Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegora (NHB) beharrezko dokumentuak (GAUR eta Webgunean ikusi https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/ehuko-ikasleak):  egonaldiaren hasierako ziurtagiria eta egonaldi amaierako ziurtagiria.
  • Konproba ezazue behin betiko Konpromiso Akademikoa dagokion moduan hiru aldeengatik sinaturik dagoela eta nazioartekoak.letrak@ehu.eus helbidera bidali.
  • Egonaldia amaitzerakoan, kalifikazioak jaso behar dituzue, kredituen aintzatespena egin diezazuegun: ZIURTAGIRIA OFIZIALA eta ORIGINALA izan behar du, helburuko unibertsitateak sinatu eta zigilatutakoak, bertan ECTS kredituen kopurua agertu behar da. Kalifikaziorik gabeko asistentzia-ziurtagiriek ez dute baliorik izango
  • Kalifikazioak eskura jasotzen ez badituzue, utzi han gure posta helbidea edo helbide elektronikoa, geuri zuzenean igor diezazkiguten.
  • Ikasketa-egonaldiaren luzapena: lehen lauhilabeteko mugikortasunetan, atzerriko ikasketa-egonaldia ikasturte osorako luzatzeko prozedura eta baldintzak hurrengo dokumentuan argitaraturik daude (Eskaria egiteko epemuga: azaroaren 15a).
Ikasketa-egonaldiaren luzapena kudeatzeko dokumentuak:

​​​​​​

3.- ATZERRIKO UNIBERTSITATETIK ITZULI ETA GERO

  • Noten ziurtagiria etxera iristen bazaizue, ziurtagiri ORIGINALA gure bulegora lehenbailehen ekarri edo posta elektronikoz igorri egiguzue. Zenbat eta guk kalifikazioen aintzatespena azkarrago egin, hainbat eta lehenago egingo duzue datorren ikasturterako matrikula.
  • Automatrikula epea hasi baino aste bete lehenagorako kredituen aintzatespena egitea posible izango ez balitz noten ziurtagiriaren igorpena berandutu delako, ikasleari automatrikula egiteko hitzordua GAURek automatikoki epearen azken egunean esleituko dio. Ondorioz, izan liteke ikaslea hautazko irakasgairen batean matrikulatu ezin izana matrikulazio kupoa beterik egon litekeelako.
  • Notak aurkezteko azken epemuga: hurrengo ikasturteko irailaren 30a. Data hau iragan ostean, aktak itxiko dira eta ez da irakasgairik kalifikatuko.
  • KREDITUEN AITORPENA: KALIFIKAZIOAK

4.- MUGIKORTASUNAREN JARRAIPENERAKO DOKUMENTUAK: