

Idazkaritza ordutegia
- IKASGELETATIK ESPAZIO PUBLIKORA
- BABEL i3 proiektua
- Dekanoa hautatzeko Hauteskundeen Egutegia 2020
- Fakultateko Batzarraren ikasleen sektorea berriztatzeko hausteskundeen deia eta egutegia
- Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa
Gaitasunetara Bideratutako Gramatika - GaiGram-EH II. Jardunaldiak (Jardunaldia)
Noiz eta non
2019/02/25
Deskribapena
Martxoaren 20an eta 21ean arratsaldez egingo dira GaiGram-ek Euskal Herrian antolatzen dituen Bigarren Jardunaldiak. Jardunaldiok UPV/EHUko Micaela Portilla Ikergunean izango dira (ik. atxikitutako kartela eta programa). Jardunaldiak bukatzean, bertaratze ziurtagiria emango zaie eskatzen duten guztiei.
GaiGram ekimenak gramatikak Bigarren Hezkuntzan duen lekuari buruz gogoeta egitea du helburu, irakasleen, unibertsitateko ikerlarien, Bigarren Hezkuntzako zentroen eta irakasleen berrikuntzarako zentroen arteko elkarlanaren bitartez. GaiGram-ek hainbat jardunaldi eta tailer antolatu ditu jada Bartzelonan, Ciudad Realen eta Zaragozan. Portugalen ere bada antzeko ekimenik. Ekimen hauek babes handia izan dute, bai Bigarren Hezkuntzako irakasleen aldetik, bai estatuko unibertsitateetako ikerketa talde prestigiotsuenetako batzuen aldetik ere. GaiGram-en helburuak eta
ekintzak honako esteketan ikus daitezke:
Matrikula doan da, jardunaldian izen emateko estekan honetan:
Jaso ezazu gure agurrik beroena,
GaiGram-EHko Antolaketa Batzordea