

Idazkaritza ordutegia
- IKASGELETATIK ESPAZIO PUBLIKORA
- BABEL i3 proiektua
- Dekanoa hautatzeko Hauteskundeen Egutegia 2020
- Fakultateko Batzarraren ikasleen sektorea berriztatzeko hausteskundeen deia eta egutegia
- Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa
MSF Kartografikoa Mapatoia (LehiaketaNazionala)
Noiz eta non
2020/11/18

Deskribapena
Behar zaitugu! Eman ezazu izena 2020ko azaroaren 18an birtualki egingo den MSF-ren mapatoian!
Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait kidek "Medicos Sin Fronteras" GKEaren Mapatoia gainbegiratuko dute beste unibertsitate batzuetako kideekin batera.
Mapatoia kolektiboki eta hainbat modalitatetan mapatzeko ekitaldia da, egungo hutsune kartografikoak betetzeko. Bi orduz, bakoitza bere etxeko ordenagailutik, krisialdia jasateko arrisku handiena duten garapen bidean dauden herrialdeetako eremuak dokumentatzen saiatuko gara. Mapa horiek "Medicos Sin Fronteras"ek erabiliko dituzte krisi humanitarioen edo hondamendi naturalen biktimengana iristeko, haien beharrak ebaluatzeko eta kolera bezalako gaixotasunen hedapena arakatzeko, adibidez.
Aldez aurretik erregistratu behar da msf.es/mapaton helbidean