Lala Mujika (Aldarte)

Lala Mujikak laurogeiko hamarkadan hasi zuen bere ibilbide aktibista, jada desagertu den Bizkaiko Lesbiana Feministen Kolektiboan. Hortik, Agerian Lesbianen Taldera pasa zen (hau ere, gaur egun desagertua dago).

1994. urtean, Aldarte ko-sortu zuen, eta bertan ibili da lanean gaur egunera arte.

Aldarte elkartearen ahots publikoa da bera, eta esperientzia zabala bildu du jardunaldi, kurtso, hitzaldi eta tailerrak ematen urte guzti hauetan. Gainera, Aldartek ikerketa lan garrantzitsuak egiten ditu LGTB+ gaien inguruan.

Lala Mujikaren hitzaldia 12:00etan hasiko da eta honako titulua du: "Del tránsito a la visibilidad: el movimiento de lesbianas desde la Transición hasta ahora". Ikusi programa osoa hemen.