Nagore Gore (Las Fellini)

Nagore Gore Las Fellini kabaret taldearen kide sortzailea da. Talde hau Bilbon jaio zen, 1998. urtean, Bailongo deituriko lokal batean.

Hortik aurrera, Las Fellini etengabe ibili dira aktiboan estatu osoan, baina bereziki berton, Bilbo eta inguruan. Kabaret komikoa eta transformismoa egiten dituzte, eta hogei urteko ibilbidearekin, guztiz kontsolidatu dira hemengo eszenan.

Las Fellini taldea eragile sozial lokal garrantzitsua izan da, genero-rolen parodia eta kritika etengabea egiteagatik, beti umorea gako izanda.

Nagore Goreren hitzaldia 12:45etan hasiko da eta honako titulua du: "Las Fellini, pequeña historia del "Transtornismo": desde los 90 hasta nuestros días". Ikusi programa osoa hemen.