Life Cycle Assessment & Footprint Analysis

Irudia

Ekonomia Zirkular baterako trantsizioak bizi-zikloari zuzendutako pentsamendua eskatzen du -life cycle thinking-. Testuinguru horretan, Bizi Zikloaren Analisia -life cycle assessment- (LCA) eta Global Multi Regional Input-Output (GMRIO) izan dira gure bizimoduak ingurumenean, gizartean eta ekonomian dituen eraginak identifikatzeko tresnarik onenak. Alde batetik, LCA tresnek, datu-base sendoak eta erabilera anitzeko softwarea konbinatuz, produktuek eta zerbitzuek sortzen dituzten eraginak kalkulatzeko aukera ematen digute. Beste aldetik, GMRIO metodologiak aukera ematen digu merkatu globalizatuak planetako hainbat lekutan sortzen dituen nazio eta eskualde mailako aztarnak ulertzeko. Bi tresna horiek gure ekoizpen- eta kontsumo-sistemen gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna gure gain hartzera bultzatzen gaituzte, bizitza-eredu iraunkor eta karbono gutxiko eredu baterantz joateko. LCA tresnak era guztietako produktuak fabrikatzeko prozesuan erabil daitezke, hasi eskulangintzako industria txikietatik eta jarraitu manufaktura-korporazio handietaraino. GMRIO tresnek ezagutza eta informazio baliogarria eskaintzen dute eskala handiagoko ekonomia zirkularra (nazio-maila) bultzatzen duten inbertsio erabakigarriak kudeatzeko politika-eragilei aholkularitza emanez.