Sustainable Plastics

Irudia

Ingurumenean hondakinak metatzea da gure gizarteko arazo nagusietako bat. Oso kezkagarria da lurrean zein itsasoan flotatzen, itsas hondoan edo itsas animalien urdailean dauden plastikoen kopurua. Gaur egun erabiltzen diren polimero gehienak ez dira biodegradagarriak, eta horrek egoera larriagotzen du. Itxuraz, arazoari irtenbide egokiak aplikatzen ez zaizkionez (adibidez, araudi zorrotzagoa, hezkuntza, sentsibilizazioa, hondakinak berreskuratzea, eta abar), iturri berriztagarrietatik eta biodegradagarrietatik lortutako plastikoak erabiltzea jatorri fosileko polimeroak ordezkatzeko ingurumen-inpaktu horiek murrizteko estrategia bat izan daiteke. Horretarako, bioplastiko horien propietateak optimizatu behar dira azken produktuek behar duten baldintzak betetzeko.