Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Hizkuntzalaritza, gizakien ahalmen kognitibo eta komunikatiboen baitan, sistema linguistikoaren artikulazioa, garapena eta ezaugarriak ikertzeaz arduratzen den zientzia da.

Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Esperimentala Masterrak hizkuntzalaritzaren ikuspegi orokor eta bateratzailea eskaintzen du, munduko unibertsitate prestigiodunekin bat eginez.

Haatik, ikasleek hizkuntzalaritzaren alor esanguratsuenetan sakon dezakete, hala nola, Fonetika eta Fonologian, Soziolinguistikan, Sintaxian eta Morfologian, Semantikan eta Pragmatikan, Tipologian, Hizkuntzalaritza Historiko eta Konparatuan, Hizkuntzalaritza Konputazionalean, Psikolinguistikan, eta Neurolinguistikan. Era berean, masterraren itxura bateratzaileak aipatutako hizkuntzalaritzaren alorren arteko konbinaketak egitea ahalbidetzen du lan alor anitzeko lanak eginez.

Jasotzen duten prestakuntzari esker, edozein hizkuntzaren ezaugarriak aztertzeko gai dira ikasleak, euskarari buruzko ikerketa zehatza egiteko aukera ahaztu gabe.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleez gain, Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Esperimentala Masterrak ospe handia duten nazioarteko ikertzaileak gonbidatzen ditu mintegi berezietan irakats ditzaten hizkuntzalaritzan bizi-bizi dauden gai interesgarrienak.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa