Aurkezpena

 

Ongi etorri Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa sailaren webgunera.

Sail hau EHUren Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Gasteizko Farmazia Fakultatean kokatuta dago, eta bere jarduera guztiak jakintza-arlo horien gaineko irakaskuntzan eta ikerketan oinarrituta daude.

Webgune honetan, ikerketa eta irakaskuntza arloko alde garrantzitsuenak erakusten dira, baita sailaren antolaketari eta bertako langileei buruzko aldeak ere. EHUko Matematika Sailarekin batera, Matematikako lizentziako irakasgai gehienak ematen ditu.

Horrez gain, matematika orokorreko irakasgaiak ematen ditu Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta Farmazia Fakultateko gainerako graduetan.