some image

Blogs

Gaurkotasunarekin, ikastegien proiektuekin, ekitaldiekin eta abarrekin lotura duen informazioa zabaltzeko tresna bat da bloga. Nahiko maiz argitaratzen dira sarrerak, komunikazio lotura bat izateko irakurleekin.

Horregatik, oso garrantzitsua da ongi planifikatzea blogean editatzen diren sarrerak, testu interesgarriak eta dinamikoak izan daitezen, eztabaida pitz dezaten, eta ikastegiaren, sailaren, unitatearen, markaren edo dena delakoaren jarduerarekin lotuta egon daitezen.

Bloga korporatiboa da eta ikastegiaren, sailaren, unitatearen eta abarren zerbitzura dago. Beraz, idazketa profilak korporatiboak izango dira (hau da, edukiak sortzen dituzten erabiltzaileek profil generiko batetik sortzen dituzte). Hala ere, baliteke blog batzuetan sarrerak (post) informazioa argitaratu duen pertsonaren izen-abizenekin sinatuta egotea (zerbitzuen blogak, markenak, etab.).

Amaierako asmoa blogeko sarrerek jendearen parte-hartzea sustatzea da. Beraz, idazketa lanaren ondoren, gizarte sare egokien bidez zabaldu beharko dira sarrerak. Egon daitezkeen iruzkinak kudeatzeaz ere arduratu beharko dugu.