Adierazpena - Eraikuntza sareta - Ezaugarriak

Eraikuntza sareta

Gure sistema grafikoa definitzeko oinarria sareta bat da, zeinaren baitan eraikitzen baitira informazioaren arkitektura egituratuko duten espazioak.

Irudia

Ezaugarri nagusia da logotipoen eta segurtasunertzen espaziokutxei dagokienez izan ezik, erabateko askatasuna dagoela espaziokutxa horiek nahierara sortzeko

Nabarmendu nahi den informazioa bakartzea da helburua, hondotik aske gelditzeko eta aise bereizteko moduan eratutako kode bisual batean ordenatuta. Horrela, joko bisual eta kontzeptualak sortzen dira, eta informazioa hondoarekin batera agertzen da, baina ez harekin nahasian, bataren eta bestearen espazioak eta kontzeptua errespetatuz eta estilo propio, xume, eskalagarri eta bereizgarria sortuz.

Oinarritik eratzen dugun espazioak forma bizi eta dinamikoak hartzen ditu, bere baitan hartuko duen elementu edo testuaren arabera.

Informaziorako espazioak marrazteko oinarria sareta izango da, eta erabateko askatasunez diseinatuko ditugu.

Horrela, forma jakin batzuk eraikitzen dira, hitzak balioa har dezan behar diren hutsuneak sor ditzaten. Forma horiek mezua bere baitan hartzen eta nabarmentzen dute (logotipoak, izenburuak, nabarmenduak, testuak, etab.), eta hondotik bakartzen dute, komunikatzeko, artifizio orotatik libre.

Sistemak lagunduko digu, halaber, logotipoa babesten eta beti toki bereanm ezartzen, ezaugarri jakin batzuk betetzen dituela betiere (kolorea, neurria, etab.).

Adierazpena - Eraikuntza sareta - Logoak goiko eta beheko aldean

Eraikuntza sareta. Logotipoak euskarriaren goiko aldean kokatzen direnean

Irudia

DIN A5/A4 eraikuntza saretaren neurriak

3,621x3,621 mm-ko oinarri laukia, DIN formatu guztietan.

Espazioen kokalekuak, azaletan, karteletan eta iragarkietan

Ezkerreko goiko aldeko 10,863 mm-ko ertzetik aurrera jartzen dira, DIN A5 eta A4 formatuetan. Zehaztapen hori logotipoak dituzten espazioei soilik dagokie, lehen aipatutako kasu berezietan izan ezik. Logotipoaz eta segurtasuntarteaz azpitiko gainerako espazioa testuak ezartzeko espazio-kutxetarako uzten da.

Logotipoen espaziokutxen neurriak

Unibertsitatearen logotiporako eta azpimarketarako espaziokutxen altuera eta zabalera aldatu egiten da, formatua DIN A5 eta DIN A4 den. DIN A5 formatuan, 28,968 mm-ko altuera finkoa du, eta 72,575 mm-ko gehieneko zabalera. DIN A4 formatuan, berriz, 36,21 mm-ko altuera finkoa izango du, eta 92,956 mm-ko gehieneko zabalera.

Logotipoen espazio-kutxen arteko tartea.

Logotipoaren proportzioen araberako espazio bat finkatuko da. DIN A5 formatuan, espaziokutxen artean 4,41 mm-ko distantzia utzi behar da. DIN A4 formatuan, berriz, 5,54 mmkoa. Distantzia hori bat dator, hain zuzen ere, marka nagusian Unibertsitatearen hizkuntza bateko eta besteko izenak bereizten dituen tartearekin edo markaren neurri txikietarako aldaeran Unibertsitatearen siglen artean dagoenarekin.

Erritmoa, konplexutasuna

Ahal den neurrian, forma oso konplexuak saihestu behar dira: forma zenbat eta soilagoa izan, orduan eta eraginkorragoa izango da, betiere oreka egoki eta erakargarria bilatuta.

Eraikuntza sareta. Logotipoak euskarriaren beheko aldean kokatzen direnean

Irudia

Kasu batzuetan, logotipoa ezinbestean jarri behar izaten da beheko aldean, adibidez, aldizkarien buruak, publizitatekanpainak edo bestelako tratamendu ezohikoak direlaeta.

Kasu horietan, sareta bera erabiliko da, baina elementuen kokalekuaren ordena alderantzikatuta, gainerako parametroei bere horretan eutsiz.

Pertzepzio-arazoak direla-eta, espazio-kutxan, logotipoaren altuera baino ez da alderantzikatu behar.

Adierazpena - Eraikuntza sareta - Formak

Nola sortu espazio-kutxen forma

Irudia

Informazio-edukia bi atal hauek osatua da: korporatiboa, edo markarena, eta informazioarena.

Informazioaren atalaren espazio-kutxari dagokionez, imajina litekeen edozein forma izan dezake, baldin eta aintzat hartzen badu honako ideia hau: informazio bat kokatzeko eta nabarmentzeko espazioak eta masak dira. Espazio-kutxa horiek sortzeko, kontuan hartu behar dira testuaren luzera eta tamaina, baita haren inguruan aplikatzen diren tarte irregularrak ere.

Irudia

Espazio-kutxaren forma testuak berak eta haren inguruan uzten ditugun tarte zuriek zehaztuko dute.

Kutxak ez du zertan irudikatu zehatz-mehatz testuaren silueta: kutxaren funtzioa da oinarri bat sortzea, testua kokatzeko modu ordenatuan, orekatuan eta tarte egokiek inguratuta. Hain zuzen ere, testuaren inguruan sortzen ditugun espazio zuri irregularrek aberastu egiten dute haren forma, eta ezaugarri horrek izaera plastiko bakar eta bereizgarria ematen diete gure espazio-kutxei, beste kutxa estatikoago edo erregularrago batzuen aldean.

Garrantzizko ezaugarria da, bestalde, testuak ataletan biltzea eta sarri egitea lerrojauziak, erritmo biziagoko espazioak sortzen laguntzen baitu.

Nahierako espazioak sor daitezke, betiere elementuak modu ordenatuan antolatzeko oinarrizko irizpide batzuk erreferentzia hartuta eta edukiaren informaziohierarkiak kontuan hartuta. Izenburuak, bigarren mailako izenburuak edo bigarren mailako datuak ematen dira, izan ere, hizkuntza batean, bitan edo hirutan.

Diseinatzaileak erabakiko du hizkuntzak espaziokutxen blokeen bidez bereizi edo ez: testuaren luzera edo tamaina, testua kokatzeko aukerak eta konposizio orokorra aintzat hartuta hartuko da erabaki hori. Alderdi horietan, nolabaiteko askatasunez joka daiteke; hala ere, hurrengo orrialdeetan gomendio batzuk bildu dira, tipografikoak eta bisualak.

Irudia

Funtsezkoa da forma plastikoak sortzea, soilak baina erritmodunak.

Saiatu testuarekiko doitu gabeko espazioak sortzen, testuaren inguruan tarte irregularra utzita.

Espaziokutxaren formaren marrazkiak ez du zertan testuarekin bat etorri eta harekin lerrokatuta egon behar. Espazioa "mugitu" egiten da, eta gero eta "zarata" handiagoa hartzen du eskuinaldera, irakurtzeko noranzkoan.

Horregatik, forma orekatzeko, testu "bertikalak" erabiliko ditugu, bizpahiru hitzez behin lerro-jauzia sartuta.

Adierazpena - Eraikuntza sareta - Erabilerak

Espazio-Kutxen erabilera zuzenak eta okerrak

Hona hemen espazio-kutxekin egin daitezkeen gauzen adibide batzuk; baita ezin egin daitezkeen gauzen adibide batzuk ere. Erreferentzia horiek kontuan hartuta, gida honetan aditzera emandako printzipioak zorrotz betetzen dituzten adierazpen bisualak osa daitezke.

Aplikazio habiaratuak

Adierazpena - Eraikuntza sareta - Erabilera1

Bi esaldi bi kutxatan (Oker) / Bi esaldi kutxa bakarrean multzokatuta (Zuzen)

Multzoa plastikoagoa izango da, baldin eta espazio-kutxa bakar batean sartzen bada.

Adierazpena - Eraikuntza sareta - Erabilera2

Tarterik gabeko testua (Okerra) /Testua tartearekin (Zuzena)

Tarte egokia eta irregularra utzi behar da testuaren inguruan.

Aplikazio habiaratuak

Adierazpena - Eraikuntza sareta - Erabilera3

Kutxa koloreztatua (Okerra) / Kutxa koloreztatu gabe (Zuzena)

Espazio-kutxa ez da margotu behar, ezta koloreko lerro batez marraztu ere.

Adierazpena - Eraikuntza sareta - Erabilera4

Kutxa zulatua (Okerra) / Bilbe-erabilera (Okerra)

Espazio-kutxa ez da zulatu behar, ezta hari bilbea jaitsi ere.