some image

01.

Eskaera egin nahi duena UPV/EHUko Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jarriko da, ekimenaren berri emateko eta bere helburuak eta hautatutako gizarte sareak zehazteko. Halaber, eskaera formulario labur bat (I. eranskina) bete eta bidaliko du.

02.

Komunikazio Bulegoak ekimena aztertu eta onartutakoan, alta ematen zaie hautatutako tresnei.

03.

UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa arduratuko da gizarte sarea UPV/EHUren gizarte sareetako erabileren eta estiloaren gidaren arabera konfiguratzeaz (atzeko planoak, avatarrak, nomenklaturak, etab.) eta eskatzaileari gizarte sareak kudeatzeko tresnak eskaintzeaz.