some image

FACEBOOK

Egungo gizarte sare nagusia da; 1.000 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu munduan. Komunitateak egunean 2.500 milioi eduki partekatzen ditu guztira.

Beste pertsona batzuekin komunikatzeko eta informazioa, argazkiak, bideoak eta estekak partekatzeko plataforma bat da. Horrez gain, erabiltzaileek interesatzen zaizkien komunitateetan parte har dezakete. Facebook-ek gure kontaktuei (lagunak edo jarraitzaileak) mezu pribatuak bidaltzeko aukera ere eskaintzen du, baita ezagutzen ez ditugun arren gizarte sare honetan dauden beste pertsona batzuei ere. Horrez gain, ekitaldiak sortu eta beste pertsona batzuei horietan parte hartzeko gonbidapena egiteko aukera ere ematen du.

"Me gusta" (Atsegin dut) edo "Compartir en Facebook" (Facebook-en partekatu) bezalako funtzionalitateei esker, oso sare birala da.

Bestalde, Facebook-en oinarrizko funtzioak osatzen dituzten zenbait aplikazio daude, eta funtzio aukera berriak ematen dituzte, bai ludikoak bai profesionalak